Monthly Archives: urtarrila 2018

kartela

Bazkidetza kanpaina

Jakingo duzuen bezala elkarte, merkatari, ostalari, lantegi, eragile…ezberdinei zuzendutako bazkidetza kanpaina bat jarri dugu martxan. Hau, herritarrez gain, Bergara herri euskalduna izatera iristeko, bidean askotariko eragileak bidelagun izan nahi ditugulako abiarazi dugu.

Herritarrek eguneroko eginbehar ohikoenak (lana, erosketak, aisialdia…) euskaraz egin ahal izateko bidea errazteko ahalmen handia dauka komunitateak eta euskararen normalizazioan  paper oso garrantzitsua betetzen dute gainera.

Bakoitzak bere eremutik eta eremuan eragiteaz gain, denok elkarlanean aritzen bagara, gure hizkuntzan bizitzetik hurbilago egongo gara.

Zatoz gurekin! Bergararen euskalduntzea gizarte osoaren parte hartzearekin lortuko baitugu!

Informazio gehiago behar izanez gero, ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan!

 

kartela

0. Urtarrileko kartela ondo

Txapliguko urtarrileko egitaraua

Hona hemen Txapliguko gaztetxo eta hezitzaileen artean osatutako urtarrileko egitaraua.

Gerturatu asteburu arratsaldetan primeran pasatzera!

0. Urtarrileko kartela ondo

Urtarrilean Oxirondoko ludotekan egindako ekintzak

kaixo kaixo:

Aurreko astean Jon begiralearen azkenengo eguna izan zen, oso gustura egon gara berarekin. Merendola txiki bat egin genuen eta musikarekin jolas desberdinak.  Honetaz aparte ekintza gehiago ere egin ditugu:

Marrazkiak gordetzeko tutua, gehienak hartu zuten parte, horrela marrazkiren bat ez badute bukatzen bertan gordetzen dute eta hurrengo egunerako utzi.

Zinea baita, kalabaza tripontziaren filma ikusi genuen,eta  gustura egon ziren ikusten. Honekin lotuta astelehenean kalabaza bizkotxoa egin genuen, eta nahiz eta hasieran arraro xamarra izan, pozik aritu ziren sukaldaritza lanetan.

 

IMG_5208 IMG_5203IMG_5236IMG_5263 IMG_5272 IMG_5279

 

IMG_5252 IMG_5256

MARI DOMINGI ETA OLENTZEROK EKARRITAKO OPARIAK ZABALTZEN

Kaixo kaixo:

Abenduan MAri Domingi eta Olentzeroren bisita izan genuen Oxirondoko ludotekan. Opari asko ekarri zituzten, orain joku berriak gabiltza probatzen.

IMG_5131 IMG_5148 IMG_5154 IMG_5184

ABENDUKO EKINTZAK OXIRONDOKO LUDOTEKAN

kaixo kaixo:

Hemen doaz abenduko ekintza gehiago: sukaldaritzan mazapanak eta txokolatezko turroia, gabonetako apaingarriak eta eskutitza idazten, azokara ere jaitsi giñen ludotekako berri ematera …

IMG_4950IMG_5034 IMG_5038 IMG_5042 IMG_5047

 

IMG_4965IMG_4999IMG_4990

MURALA ETA IRITZIAK JASOTZEN

kaixo, kaixo:

Abenduko hilabetea nahiz eta motza izan, ekintza pila egin ditugu.

Ludotekarion murala eta iritziak jasotzen, iIMG_5005 IMG_5011kusi ikusi:

IMG_4943 IMG_4971 IMG_5028 IMG_5031 IMG_5054 IMG_5055

URTARRILA

Bergarako ludotekak

Kurtso hasiera gogotsu hasiko dute Osintxuko, Angiozarko eta Oxirondoko ludotekek. Hona hemen prestatu dituzten egitarauak!

Osintxu urtarrila Angiozar urtarrila Bergara urtarrila

esku programa 17 traz.fh11

Amodiozko esaldien II. lehiaketa

Urte berriari maitasunez eta alaitasunez ekitea bezalakorik ez dagoenez, gogoratu oraindik ere amodiozko esaldien lehiaketan parte hartzeko aukera dagoela urtarrilaren 25a arte.

Animatu eta azaleratu zure sentimenduak!

 

esku programa 17 traz.fh11