kaixo kaixo:
Aurreko astean Jon begiralearen azkenengo eguna izan zen, oso gustura egon gara berarekin. Merendola txiki bat egin genuen eta musikarekin jolas desberdinak. Honetaz aparte ekintza gehiago ere egin ditugu:
Marrazkiak gordetzeko tutua, gehienak hartu zuten parte, horrela marrazkiren bat ez badute bukatzen bertan gordetzen dute eta hurrengo egunerako utzi.
Zinea baita, kalabaza tripontziaren filma ikusi genuen,eta gustura egon ziren ikusten. Honekin lotuta astelehenean kalabaza bizkotxoa egin genuen, eta nahiz eta hasieran arraro xamarra izan, pozik aritu ziren sukaldaritza lanetan.