Monthly Archives: urria 2018

4998dd50-458b-477f-a8fc-547d589f181b

Igande goiza primeran

Primeran pasatu zuten igande goizean “Domeketan familian gozatzen” ekimenaren baitan, Oxirondoko azokara gerturatu eta familia giroan txurroak egiten ibili zirenek.

Ikusi nolako txurro ederrak egin zituzten!

4998dd50-458b-477f-a8fc-547d589f181b 6723dc93-0398-4a8b-b11d-663168c67c13 8624b0eb-e3f8-41a3-bb93-35a2076e91b0 734656f5-cd00-4314-b664-715ce358e79b

urria

Domeketan familian gozatzen

Ikasturte honetan ere, martxan jarriko dugu “Domeketan familian gozatzen” egitasmoa.

Urriaren 28an, igandea, 11:30etatik aurrera Oxirondoko azokan egongo gara. Haur eta gurasoendako ekintza polita antolatu ditugu oraingoan ere.

Animatu eta gerturatu igande hontan primeran pasatzera!

urria

WhatsApp Image 2018-10-22 at 11.02.32

Alberto Iñurrategiren solasaldia

Ostegun honetan, urriak 25, arratsaldeko 19:00etan Alberto Iñurrategiren eskutik diaporama emanaldia eta solasaldia izango da, Pol-Pol mendizale taldearen egoitzan (San Pedro kalea 10).

Mendizalea geroz eta lehiakorragoa da hitzaren zentzurik zatarrenean. Kosta ahala kosta gailurrak metatu behar dira. Gailurra, geroz eta desprestigiatuago dago. Zorionez, mendizaletasuna ez da kirol olinpikoa eta ez da txapelketarik antolatzen. Mendizaleen lehia ez da beste kirolari baten kontrakoa, norbere buruaren kontrakoa baizik. Mendizaletasunak zaletasuna izaten jarraitzen duen neurrian, mendizalearen esku egongo da  kiroltasunez eta modu apalean egitea.

Animatu eta gerturatu ostegunean saio interesgarri hau entzutera!

WhatsApp Image 2018-10-22 at 11.02.32

errigoralogoa

Errigorako otarrak

5 urte pasa dira Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka lehen kanpaina martxan jarri zenetik eta aurten ere bueltan dira otarrak. Jakingo duzuen bezala, euskara, elikadura-burujabetza, auzolana eta Nafarroa hegoaldea elkarri lotuta dituen ekimena da honako hau. Izan ere, Nafarroa helgoaldeko baratzaren uztarekin osatzen dira saskiak eta jasotako diruaren %25 zonalde zigortu honetan euskara hauspotzeko bideratzen da.

Gaur arte egindako bidea ordea hasiera baino ez da izan. Horregatik, euskararentzat dirua zenbatzen eta herriarentzat ekarpen kontaezinak pilatzen jarraitzeko asmoa dago.

Oraingo honetan, azken urteetan bezala bi otar ezberdin egongo dira aukeran, zuria eta beltza.

www.errigora.eus webgunean edota Jarduneko bulegoan bertan egin daiteke otarren eskaera urriaren 25etik azaroaren 14a arte.

Animatu eta eskatu zurea, pena merezi du eta!

 

errigoraotarrak

WhatsApp Image 2018-10-19 at 11.03.25

BBAX taldearen kontzertua

Domeka honetarako, urriak 21, arratsaldeko 18:00etan BBAX taldearen kontzertu berezi bat antolatu dute Bergarako Kartzela Zaharrean.

BBAX (Behi bideko andere xuriak) Iparraldeko 9 musikarik osatzen duten taldea da, eta kantu gehienak euskal kanten interpretazioak dira.

Bergaran BBAX taldeak jotzea luxo bat da, Hegoaldean, momentuz eskainiko duen kontzertu bakarra baita.

Gerturatu igandean Kartzela Zaharrera eta animatu ingurukoak ere, euskaraz entzuteak merezi du eta!!

Sarrera: 5€

WhatsApp Image 2018-10-19 at 11.03.25

 

Untitled

Euskaraldiaz mintzodromoa

Dagoeneko Bergara aktibatzen zikloaren azken txapan sartu gara. Euskaraldian belarriprestek duten garrantziaz ohartu eta hitz egiteko datorren astearterako (urriak 23) mintzodromo bat antolatu da, arratsaldeko 19:00etan Irizar Jauregian.

Mintzodromoaren helburutariko bat talde txikitan euskaraz gai baten inguruan hitz egitera animatzea da eta ekintza honetara belarriprestak zein ahobiziak gonbidatu nahi dira.

Mintzodromoa ahalik eta ondoen antolatzeko izena eman behar da: euskaraldiaren lokalean, Jardunen, 605712469 telefono zenbakian edo bergaraeuskaraldia@gmail.com helbide elektronikoan.

Animatu eta parte hartu!!

 

 

Untitled

IMG-20181015-WA0003

Osintxuko ludotekan ekintza ugari

Urrian zehar Osintxuko haur eta hezitzaileak ekintza ugari aurrera eramaten dabiltza. Sormena eta sukaldaritza lantzen ibili dira besteak beste. Ekintza hauek gainera guztien artean adostutakoak dira.
Jarraian argazki batzuk.
1
IMG-20181015-WA0005

IMG-20181015-WA0001 IMG-20181015-WA0002 IMG-20181015-WA0003 IMG-20181015-WA0004

ainhoa lasa KARTELA-1

Ainhoa Lasaren hitzaldia

Udazken honetan antolatutako “Bergara aktibatzen” hitzaldi zikloari atzo eman zitzaion hasiera Kike Amonarrizen hitzaldiarekin.  Honekin jarraitzeko datorren asteazkenean, urriak 17,  Ainhoa Lasaren txanda izango da. Ainhoa EMUNeko teknikaria da eta besteak beste TELP tailerrak ematen ditu. Honako hauek euskararen erabilera soziala bultzatzeko tailerrak dira. Ainhoak datorren asteazkenean Euskaraldia ariketa soziala plano pertsonalera eramango digu eta arreta non jarri behar dugun esateaz gain, euskara gehiago erabiltzeko roletan zentratuko da.

Animatu eta gerturatu 19:00etan Irizar Jauregira hitzaldi interesgarri hau entzutera.

ainhoa lasa KARTELA-1

IMG_6841

Ekintzaz beteta hasi da urria!

Eguraldia lagun, ekintza ugari izan ditugu urriko lehen aste honetan. Haur Hezkuntzako zein Lehen Hezkuntzakoekin slime egin genuen. Eskulan hori egiten trebeak dira erabiltzaileak; gustora aritu ginen arratsaldean zehar egindako slimekin jolasten. Sukaldean aritzeko tartea ere izan dugu aste honetan. Uda giroa atzean utzi ezinda, platanozko izozkiak egin genituen: txokolatea, almendrak, yogurta… horiek denak erabili genituen gure izozkiak apaintzeko. Ñam, ñam! Amaitzeko, argazki ralia egin genuen; argazki kamera eskuan, herriko kaleetan zehar ibili ginen! Aste borobila izan da!

 

IMG_6818 IMG_6821 IMG_6826 IMG_6799 IMG_6800 IMG_6801 IMG_6834 IMG_6838 IMG_6841

kartelorokorra

Ludoteketako egitarauak

Gogotsu ekin diete ikasturteari aurten ere Bergarako hiru ludotekakoek. Hemen daukazue bakoitzak prestatu duen urriko egitaraua ikusgai.

Animatu  lagun artean  arratsalde ahaztezinak pasatzera!

Angiozar urria Bergara urria Osintxu urria