Udazken honetan antolatutako “Bergara aktibatzen” hitzaldi zikloari atzo eman zitzaion hasiera Kike Amonarrizen hitzaldiarekin. Honekin jarraitzeko datorren asteazkenean, urriak 17, Ainhoa Lasaren txanda izango da. Ainhoa EMUNeko teknikaria da eta besteak beste TELP tailerrak ematen ditu. Honako hauek euskararen erabilera soziala bultzatzeko tailerrak dira. Ainhoak datorren asteazkenean Euskaraldia ariketa soziala plano pertsonalera eramango digu eta arreta non jarri behar dugun esateaz gain, euskara gehiago erabiltzeko roletan zentratuko da.
Animatu eta gerturatu 19:00etan Irizar Jauregira hitzaldi interesgarri hau entzutera.