Monthly Archives: apirila 2019

Jarduneko gaztetxoak korrikarekin bat
Jarduneko gaztetxoak ere Korrika iristeko irrikitan daude eta horren adierazle dira honako argazki hauek:

Klika, klika, Jardun korrika!
Larunbatean iritsiko da korrika bergarara eta Jardun Euskara Elkarteari Arruriaga kaleko Argizain txokotik Masterreka bukaerarainoko (Infer parea) kilometro zatia tokatu zaio. Herritar guztiei gonbidapena luzatzen diegu gurekin korrika egitera etor daitezen.
Animatu!!

Korrika kulturala
Apirilaren 13an, zapatuan, helduko da korrika Bergarara. Pare bat egun lehenago, berotzen hasteko, hainbat ekintza antolatu dira.
Hona hemen egitaraua:

Jardun, Udaleku Itxiak




Korrikan ere izan `ahobizi´ eta `belarriprest´.
Atzo abiatu zen 21.korrika Garesetik eta iraungo dituen 11 egunetan zehar “ahobizi” eta “belarriprest” izateko deia egin dute AEK-ko eta Euskaltzaleen Topaguneko ordezkariek. Beraz, jantzi txapak eta animatu euskararen alde korrika egitera!

Asteburuko aisialdia. Txapligu.
Hemen daukazue apirilerako Txapliguko gazte eta hezitzaileek prestatu duten egitaraua.

Osintxuko ludoteka
Aurreko ostiralean Nerea Aginagaldek osintxuko ludotekan egindako praktikaldia amaitu zuen. Azken hiru hilabetetan, osintxuko ludotekakoekin harremana estutzea lortu du eta agurra alaitzeko, gitarra atera eta adiskide baten laguntzaz, kontzertua eskeini zien haurrei. Eskerrik asko Nerea!!
Hemen momentu polit horretako irudi batzuk:

Martxoari agur esan diogu! | BERGARAKO LUDOTEKA
Martxoko azken astean zehar ekintzak ugari egin ditugu: ogia egiten ikasi, plastilinarekin sormena landu, ludotekako zineman pelikula bat ikusi, platanozko tortitak prestatu eta jan ditugu, Indiara bidaia egin dugu…
Ikusi argazkiak eta gozatu!

Jarduneko udaleku itxiak
Zapatuan gazteekin egingo dugun Udaleku Itxien inguruko bilerak ordutegi aldaketa izan du. 12:15etan izango da.
Animatu eta gerturatu zaitezte bertara!

Korrika kulturala
Jakingo duzuenez, laister dator 21. Korrika! Hau gogoz hartzeko eta beroketa gisa, hainbat ekintza antolatu dira.
Hona hemen egitaraua: