Monthly Archives: otsaila 2020

karmel-izar

Baditugu XXVIII. Amodiozko gutunen eta IV.Amodiozko esaldien lehiaketako aurtengo irabazleak

Esan bezala, gaur, San Balentin eguna, izango da aurtengo amodiozko gutun eta esaldien sari banaketa. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Irizar jauregian, irabazleek gutunak irakurriko dituzte musika eskolako biolin joleak lagunduta eta, ondoren, luntxa egongo da.

Hau horrela, sarituak honako hauek izan dira:

 

Gutunak:

  • Lehenengo saria (500 €): Karmele Uribesalgo Alzola (23 urte).
  • Bigarren saria (250 €): Ainara Elizondo Lizarraga 40 urteko hondarribitarrak irabazi du.
  • Gazte saria (150 €): Karmele Uribesalgo Alzola bergararrak eskuratu du.
  • Bergarako onena (150 €): Izar Odriozola Aristegik eskuratu du (20 urte).

Esaldia (100 €): Ainara Elizondo (Hondarribia).

Eskerrik asko parte hartzaile guztiei eta zorionak zuei!!

 

karmel-izar

 

AmodiozkoGutunak2020_001 (3)

XXVIII. Amodiozko gutunen eta IV.Amodiozko esaldien lehiaketako sari banaketa

Iritsi zaigu jada XXVIII. amodiozko gutunen eta IV. amodiozko esaldien lehiaketako sariak banatzeko garaia. Horregatik, datorren ostiralean, otsailak 14an, arratsaldeko 19:00etan Irizar jauregiko azken solairuan sari banaketa egingo dugu. Bertan, irabazleen ahotik eta musika eskolako biolin joleak lagunduta, gutunak entzuteko aukera paregabea izango duzue. Ondoren, mahai baten inguruan luntx goxoa dastatuko dugu.

 

 

AmodiozkoGutunak2020_001 (3)

IMG_2122

urtarrileko azken asteko ekintzak bergarako ludotekan

kaixo familia:

urtarrileko azken asteetan ekintza ugari egin ditugu bergarako ludotekan: neoi eta pijama festa, san blasak,  barruko jolasak, antzerkiak, scape room bat egin genuen,… eta beste ekintza mordoa!!!!

egileak: fatima, garazi, maryam eta wilmary!!!!!463503847_437713 463507600_457661 464139514_461276 465039044_155048 IMG_2005 IMG_2063 IMG_2113 IMG_2122 IMG_2124 IMG_2125 IMG_2165 IMG_2241

 

OTSAILA bERGARAKO LUDOTEKAK

Bergarako ludotekak

Otsaila ekintzaz beteta dator Bergarako ludoteketara. Ikusi! Ikusi! hilabeteko egitarauak…

Bergara otsaila Osintxu otsaila Angiozar otsaila

IMG-20200202-WA0002

Eskualdeko mintzalagunak Aramaixo ezagutzen

Eskualdeko berbalagunak, Amillena elkartearen eskutik, Aramaio ezagutzeko aukera izan zuten igandean. Lide Ramila elkarteko kidearen ahotik Aramaioko pertsonaiak, bitxikeriak, historia eta kondaira batzuk entzuteko aukera paregabea izan zuten, baita bertako ekonomatoa ezagutzeko aukera ere. Egurañdia lagun izanik goiz ederra pasa zuten Aramaixon. Mila esker Lide!!

 

IMG-20200202-WA0002

 

IMG-20200202-WA0005

02

Otsaileko euskararen bozgorailua

Otsaileko euskeraren bozgorailua:

“Erabiltzen ez den euskera hil egiten da mugitzen ez den bihotza hil egiten den bezala. Ez da ezergatik, baina isiltzen duzun euskara hiltzen duzun euskara da.” BITORIANO GANDIAGA

 

02