Monthly Archives: apirila 2020

Maiatzeko euskararen bozgorailua
Maiatzeko euskararen bozgorailua:
“Euskaraz ondo jakin ez arren, euskaraz hitz egiteko prest nago” Berbalaguna

Bergara, euskaraz ginen, gara eta izango gara.
Duela parte bat aste martxan jarri genuen Bergara, euskaraz ginen, gara eta izango gara galdetegia. Galdetegia bete eta bidaltzeko epea apirilaren 4an amaitu zen eta zortzi galderetatik gutxienez bost zuzen erantzun dituztenen artean zozketa egin da…Eta irabazleaaaaaaaaaaaaa…………….
AGURTZANE ARRIOLA IRIZAR izan da!!
Guztia normaltasunera buelatzen denean Jarduneko bulegotik pasa zaitez elkar megadendan gastatzeko 20€ko bonoa jasotzera!
Zorionak eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!

Umeak etxean
Azkenaldian jasaten ari garen egoera honen aurrean Bergarako Udalak “Umeak etxean” egitasmoa jarri du martxan. Beraien web-gunean zera azpimarratzen dute:
“Covid19ak sortutako konfinamendu egoera honetan oso garrantzitsua da gure seme-alabek etxean biziko dituzten egun hauek ahalik eta atseginenak izatea. Bai beraien ongizate emozionalerako, baita konfinamendu egoeraren ondoren sortuko den errealitate berriari indartsu erantzuteko ere. Beraiek ondo badaude, guztiok hobeto gaudelako”
Horretarako bergarako ludotekek, Jarduneko hezitzaileen eskutik, haurrentzat ezinbestekoak diren bi arlotan laguntza eskeiniko dute:
-Aisialdirako baliabideak: Etxean, familian jolasteko, sormena lantzeko, ez aspertzeko… Eskulanak, esperimentuak, errezetak edota jolasak proposatzen dira egunero. Hauek, udaletxeko web-orrian aurkitzeaz gain, Jardun Euskara Elkarteko sare sozialetan ere aurki daitezke (Instagram, Facebook, Youtube…)
-Etxeko lanak egiteko laguntza: Lehen hezkuntzako aurren etxeko lanak egiteko laguntza eskaintzen da, Udaletxeko web-orrian aurkitzen da laguntza hau jasotzeko bete beharreko inprimakia.
Guzti hau, esan bezala, Bergarako Udaleko webgunean aurkituko duzue, https://www.bergara.eus/eu/umeak estekan klik eginda.
Beraz, ideia edo laguntzarik behar baduzue badakizue nora jo!
Ondo izan eta asko zaindu!