Monthly Archives: martxoa 2021

Mahai jolasen mailegua






Erramu zapatuko “Txorimalo erakusketa”


Errigora. Olioa eta kontserbak
Gogoratu gaurtik, martxoaren 4tik, martxoaren 24ra bitartean Errigorako olio eta kontserbak eskatzeko aukera izango duzuela.
Eskaerak egiteko Jardun Euskara Elkarteko bulegoan eskuratuko dituzue eskuorriak, bestalde errigora.eus en online egiteko aukera ere izango duzue.
Eman bultzada euskarari!!

Otsaileko ekintzak Oxirondoko ludotekan
Kaixo familia:
Ekintza ezberdin pila gauzatu ditugu Otsailean zehar Bergarako ludotekan: ponpa erraldoiak, abilezien feria, sukaldaritza, inauteriak ospatu ditugu, musika jolasak, ludotekako izarra lehiaketa, irteerak,… hemen dituzue hainbat ekintzatako argazkiak. Gozatu!

Errigora. Olioa eta kontserbak
Hemen da beste urte batez Errigora, olioa eta kontserbak eskatzeko, kanpaina. Eskaerak egiteko epea datorren ostegunean hasi, hilaren 4ean, eta martxoaren 24ra bitartean egongo da zabalik. Horretarako eskuorriak Jardun Euskara Elkarteko bulegoan eskuratu ditzakezue edo zuzenean Errigorako web orrian eskaera egiteko aukera izango duzue.
Animatu eta eman bultzada euskarari!

Eguakoitzak gozatzen- Sukaldeprestu LH5-6ko gazteekin
Kaixo familia:
Aurreko ostiralean eguakoitzak gozatzen egitasmoko hirugarren saioa gauzatu genuen LH5-6-eko Bergarako gaztetxoekin. Sukaldeprestu ekintza gauzatu eta pintxo goxo-goxoak dastatzeko aukera izan genuen.
Hurrengo saioa Martxoaren 12an gauzatuko dugu. Sukaldeprestuko bigarren saioa egingo dugu LH3-4ko gaztetxoekin. Animatu parte hartzera!

Lagun izkutua Angiozarko ludotekan
Pasa dan ostiralean Angiozarko haur eta hezitzaileek lagun ezkutuko opariak eman zizkioten elkarri.
Egun batzuk izan dituzte beraien opariak prestatzeko eta benetan sormena ederki landu dute haurrek.

Martxoko euskararen bozgorailua
