Monthly Archives: uztaila 2021

Udaleku Irekiak 2021_4.astea

Udaleku Irekiak 2021_3.astea
Hirugarren astea ere amaitzear dago eta gaur 3 astetarako izan ditugun haur eta hezitzaileei agur esateko eguna ere ba da. Eguraldia ez dugu lagun izan azken aste honetan baina haurrek, eta hezitzaileek noski, primeran pasatu dute.

Lan Eskaintza
Bergarako Jardun euskara elkarteak idazkari/administraria behar du amatasun baja betetzeko lanaldi erdiz.
Funtzio nagusiak:
– Ohiko idazkari lanak
– Diru kontuen kudeaketa
– Fakturazioa
– Zergen aitorpenak
– Diru-laguntzaen eskaera eta zuriketak
– …
Eskatu eta baloratuko da:
– Euskara maila altua
– Ofimatikako ezagutza
– Kontabilitatean, fakturazioan ezagutza
– Gidabaimena eta autoa
– Esperientzia
Interesatuak aurkeztu kurrikulumak Jardunen (Errotalde jauregia) edo bidali jardun@topagunea.com helbidera. Kurrikulumak bidaltzeko azken eguna uztailak 25.
Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi edo deitu 9437633661 telefono zenbakira.

Udaleku Irekiak 2021, LH2koen LipDub-a
LH2 mailako haur eta hezitzaileek, pasa den astean, lipdub-a grabatu zuten alde zaharrean zehar. Eta dantzari ederrak direla erakutsi digute:

Udaleku irekiak 2021_2.astea
Martxa onean doaz udaleku irekiak. Bigarren asteari ere amaiera emango diogu gaur ekintza ezberdin eta ugarirekin. Gozatu haurrak ematen ari diren poztasunaz!!

Bergara oinez
Atzo Bergara Oinez egitasmoan parte hartzeko aukera izan genuen. 30 lagun inguru elkartu ginen eta 10:15ak aldean Agorrosingo kirolgunetik abiatuta trenbidera igo ginen Moiua jauregitik. Ondoren Basartetik jeitsi ginen eta herria zeharkatuz Agorrosinera bueltatu.
Udalekuak direla eta, LH3 mailako gaztetxoak etortzeko aukera aprobetxatu zuten eta paseatzera gerturatu ziren herritarrekin euskeraz jardunean pasa zuten goiza.

Muniategiandikoetxea#39
Iñaki Madinabeitiak luzatu zion azkenekoz Jon Muniategiandikoetxeari hurrengo galdera:
|Bergara bizileku sano eta goxoago bat izan dadin, zein lau ardatz azpimarratuko zenituzke?|
Eta Jonek hau erantzun dio:
Bergara moduko herri bat hobetzeko irizpideak ematea konplikatua da, zer esanik ez sanoa eta goxoa izateko. Biztanleko iritzi bat jasoko genuke….bakoitzaren sentsibilitate, zaletasun, pentsamendu eta ziurtasunen araberakoa.
Azken urtean gertatu dena ikusita, argi dagoena da gure egungo ziurtasunak hiri diseinuan eta lurralde antolaketan oinarritzen diren irizpide guztiak oso azkar birplanteatu beharko ditugula, ia astirik gabe hausnartzeko eta eztabaidatzeko.
Atzera begirada bat emanda, 1981 urtean Kevin Lynch arkitekto estatubatuarrak argitaratutako “La Buena Forma de la Ciudad” liburua aipamen honekin irekitzen da, eta agian “lau ardatzak” modu egokian laburbildu ditzake: “Guztiak dira berez artisauak, bere patua leku egoki eta iraunkor bat sortzea da, mundu osasuntsu eta eder bat“.
Lau hitz horietan hiri bat eraikitzean kontuan hartu beharko liratekeen oinarrizko helburuak nabarmendu daitezkeela ematen du: funtzionala (leku egokia), tradizioarekin harremana (iraunkorra), herritarrak eta ingurunea zainduz (osasuntsua) eta imajina orokorra ez ahaztuz (ederra).
Baina derrepentean galdera berriak datoz burura, kapazak gara irizpide orokorrak eta baliagarriak emateko?… bizitzeko ingurune on bat nola izan behar duen azaltzeko edozein giza testuingurutan aplikagarria izango direnak?
Beti pentsatu dut ezinezkoa zela hiri mota guztientzat errezeta bat proposatzea. Baina gauzak bateratzen dituen elementu komun batzuk egon behar dira. Nire ofizioagatik lehenengo joera hiriaren formari bueltak ematea dagokio, eta erantzunak baino galderak datorkit burura. Honi helduta Lychek ere zenbait galdera egiten ditu bere liburuan: “Funtsezko kontua gure hirien forma zertan datzan erabakitzea da: Objektu fisiko bizigabeak bakarrik? Edo izaki bizidunak sartu behar ditu? Jendeak martxan jarritako ekintzak? Egitura soziala? Sistema ekonomikoa? Sistema ekologikoa?…….”
Edozein sistema garrantzitsu bezala, hiria beste fenomeno guztietara hedatzen da, eta ez da erraza ebaketa non egin erabakitzea. Nik nire irizpide eta obsesioak ditut, erantzun zehatzik ez.
Baina bai aipatuko nuke gaur egungo hiriak hobetzeko daukagun eskuliburu eta metodologia guztiak “ekologikoa”, “jasangarria” edo “erresilientea” moduko hitzak erabiltzen dituztela, hitz hutsak kasu askotan, nork aipatzen dituen arabera. Topikoak atzean utzi eta elkarrekin birpentsa dezagun nola bihur daitezkeen gure hiriak eta ingurunea pertsonen bizitza babesteko eta hobetzeko leku, inor eta ezer atzean utzi gabe.
Agian, Henri Lefebvre filosofoaren “El Derecho a la Ciudad” liburuan sakontzen den “hirirako eskubidea” garatzean dago sekretua eta konplexutasunaren kudeaketan dago hobekuntza, ”aldatzea” beste termino bat da… errazegia.
Hirirako eskubidea denon erantzukizuna izan beharko litzateke, 4 urteroko hautaketa baino askoz haratago, eta etorkizunean bakoitzak duena eta dakiena eskaini beharko du.
Jon Muniategiandikoetxea Markiegi

Jardun Euskara Elkartea-Dokumentala
Azken hiru hilabeteetan zehar, Mondragon Unibertsitateko 1.mailako 3 ikasle izan ditugu praktiketan Jardun Euskara Elkartean. Denbora honetan Jarduneri buruzko dokumentala egiteko aukera izan dute. Hemen beraien lana:
Eskerrik asko Lara Garcia, Olatz Alberdi eta Josune Blanco. Eta bideoan parte hartzera animatu zareten guztioi, noski!

Udaleku irekiak 2021_1.astea
Denbora azkar doa gustora zabiltzanean, eta ondo pasatzen duzunean. Guri hauxe bera gertatu zaigu. Astelehenean ongi etorria egin genien udaleku irekiak 2021eko haur guztiei eta dagoeneko joan zaigu lehen astea. Aste honetan elkar ezagutu dugu eta herriko txoko ezberdinak jolas eta ekintza ezberdinez bete ditugu.
Hemen aste honetako argazki batzuk:

Begiraleen lan poltsa osatu nahi dugu_Osintxu_
