Pasa den martxoaren 5ean Allon (Nafarroan) elkartu ginen hainbat herritako ERRIGORAko sarekideak, Jardun Euskara Elkartekoak barne. Bertan, olibondoak landatu ondoren, bertako produktuak ezagutuz hamarretako edarraz gozatu eta zenbait ekoizleen hitzak entzun genituen. Ekoizleek eragindako emozio malkoak lehortu eta herrirantz abiatu ginen bazkaltzera. Sarekideok gure artean ezagutu eta egun ederra pasatu genuen.
Hilabetea: martxoa 2022
Martxoko ekintzak_Txapligu
Txapliguko gaztetxo eta hezitzaileek martxoko ekintzak prest dituzte asteburuetan gozatzeko!
Otsaileko ekintzak AIDAUn
Kaixo familia: Otsaila ere atzean utzi dugu dagoeneko. Ekintza ugari gauzatu genituen: Neoi festa, Mozorro festa, pinpon txapelketa, sukaldaritza tailerrak, ginkanak… Hemen dituzue ekintza ezberdinetako hainbat argazki.
Aratusteak_Osintxu, Angiozar, AIDAU
AIDAU, Angiozar eta Osintxuko ludoteketan ere aratusteak izan dira. Ekintza ugari eta mota ezberdinetakoak egin ditugu. Egun politak bizi izan ditugu!
Neoi Festa, HH4-HH5_AIDAU
AIDAU haurren zerbitzuan, otsailaren 25ean Neoi festa izan genuen HH4 eta HH5eko haurrekin. Primeran pasatu genuen!
Martxoko Euskararen Bozgorailua
Martxoko Euskararen Bozgorailua: “Bihotzez ikasten dena ez da inoiz ahazten” Porrotx