Monthly Archives: uztaila 2022

MP22_kartel_orokorra_digitala (1)

Mintzapraktika_Probatu ez duenak ez daki zer den hau!

Zurekin euskaraz egin nahi dugu!
Asko dira euskaraz aritu nahi eta aukerarik ez dutenak inguruan horretarako lagunik ez dutelako. Zenbaitek, euskaltegian ikasitakoa praktikan jartzeko aukerarik ez dute eta guztiek Mintzapraktikan aurkitzen dute euskaraz lagun artean aritzeko aukera. Bestalde, euskaltzale asko dago bere herrian euskaraz aritzeko espazioak eta aukerak zabaltzen lagundu nahi duena.
Eta Mintzapraktikan parte hartuz eragiten dute horretan.
Askori gertatzen zaie euskaltegian ikasitakoa praktikan jartzeko aukerarik ez dutela izaten eta Mintzapraktikan aurkitzen dute euskaraz lagun artean aritzeko aukera. Zenbaitek, berriz, euskaraz aritu nahi baina ez dute inguruan izaten lagunik. Bestalde, euskaltzale asko dago bere herrian euskaraz aritzeko espazioak eta aukerak zabaltzen lagundu nahi duena. Eta Mintzapraktikan parte hartuz eragiten dute horretan. Mintzapraktikan pertsonen arteko harreman berriak sortu eta indartzen dira euskaraz. Eta ez hori bakarrik, pertsona horiek guztiek sekulako ekarpena egiten diote euskalduntzeari: taldean elkarrekin aritzen dira eta ohitura hori inguruko jendearengana zabaltzen dute, hizkuntza ohituretan eraginez. Asko dira Mintzapraktikan hasi eta gaur egun beraien lagunekin, familiakoekin, lankideekin euskaraz aritzen direnak. Euskaldun izateaz harro sentitzen direnak. Horrela ari dira irabazten, herriz-herri, euskaraz aritzeko espazioak eta aukerak.
Gaur egun 7.000 herritarrek baino gehiagok parte hartzen dute Mintzapraktika egitasmoetan; astean behin elkartzen dira talde txikitan euskaraz aritzeko: bidelariak (euskaraz ikasten ari direnak edo ohitura berreskuratu nahi dutenak hizkuntza praktikatuz) eta bidelagunak (euskara aise erabiltzen dutenak eta ikasten ari direnei euskaraz praktikatzen laguntzeko borondatez izena ematen duten euskaltzaleak).
Mintzapraktika ongi pasatuz euskara praktikatzeko ezagutzen duten aukerarik onena dela diote parte hartzaileek. Laguntasuna eta babesa transmititzen dituen jendez inguratuta, Mintzapraktikan euskaraz hitz egiteko konfiantza eskuratzen delako. Satisfakzio handia ematen)du horrek. Baina beste sentsazio positibo pila bat ere ekartzen omen ditu Mintzapraktikan aritzeak. Probatu ez duenak ez daki zer den hau!
Hauxe da Mintzapraktikaren mundua. Ireki atea eta praktikatu gurekin, talde giro hurbilean. Zurekin euskaraz egin nahi dugu!
Irailean zabalduko da Mintzapraktikan izena emateko kanpaina, egitasmoei buruzko hainbat informazio interesgarri www.mintzalaguna.eus webgunean dago eskura.
1658485088236

Udaleku Irekiak 2022_LipDub

Uztailaren 22an udalekuei amaiera emateko herriko kaleetan haur eta hezitzaileek lip-dub bat egin zuten.
Hemen guztion artean egindakoaren emaitza!

Udaleku irekiak 2022_4.astea

2022ko udalekuak amaitutzat eman ditugu gaurko Lip-Dub-a eta herriko plazan egindakoarekin.
Aisialdi euskaldunaz gozatzeko egun politak izan ditugu eta horrela jarraitzeko asmoarekin bueltatuko gara oporren ostean!IMG20220720102618 IMG-20220722-WA0006 IMG-20220720-WA0008 IMG_0143 1658485088250 1658485088236 1658485088243 1658474279018(1) 1658474279018 1658474278945 1658474278867 20220721_120432 20220721_114717 20220719_122659 20220719_122558 20220719_120720 20220719_104150 20220718_115710 20220718_113740

IMG_20220721_101959

Batzar orokorra

IMG_20220721_101959Gaur, uztailak 21, osteguna, arratsaldeko 18:30ean   Jardunen urteko batzar orokorra ospatuko da Irizar jauregiko 3.solairuan.

Gai zerrenda:

-Aurreko urteko aktaren onarpena

-2021eko jarduera eta balantzea

-2022ko asmoak eta aurrekontuak

-Bestelakoak…

IMG_8431

Udaleku irekiak 2022_3.astes

Udaleku irekien 3. asteari ere amaiera eman diogu.
Haur batzuk, udaleku irekien amaiera izan dute gaurko egunean eta amaitzeko Txan Magoaren ikuskizuna izan dugu.
Beroari aurre eginez, aste bikaina izan da!20220713_215228 20220713_205436 1657630526421 1657573457870 1657713692942 1657630526577 1657713821828 1657713773225 1657871507312 1657876231586 1657799338306 1657876350633 1657871507328 1657876253704 1657871507316 1657877862549 1657871507351 1657876453959 IMG_4548-_1_ IMG_4400 IMG_5749 IMG_2195-_1_ IMG_4529-_2_ IMG_5762 (1) IMG_5779-_1_ IMG_5779-_1_ IMG_8545 IMG_5749 IMG_5776 (1) IMG_8431 IMG20220712105724 IMG_5793 IMG_8434 IMG20220714112816 pistina eguna (1) IMG-20220715-WA0028 IMG-20220714-WA0014

IMG-20220708-WA0020

Udaleku irekiak 2022_2.astea

Gozamena eta poztasuna adierazten duten uneak Udaleku Irekietako argazki hauek.
Haur eta hezitzaileek ekintza ugari egin dituzte aste honetan ere. Aisialdi euskaldunaz gozatzeko une politak!2022-07-06 1656944178383 1657022368443 20220705_113928 20220707_102903 1657022368454 IMG_4276 (1) IMG_1267 (1) 1657208042040 IMG_4175 (1) IMG_4167 1657264737230 1657264843667 1657025975213 IMG_5771 20220704_113153 65d11a9b-2115-4c3b-918f-8d9a707d7860 IMG_6276 (1) IMG_5839 IMG_5704 IMG-20220708-WA0020 1656944178360 ec41a46c-2852-46ad-a05b-bf6ea6501ca0 IMG-20220708-WA0023 IMG-20220708-WA0027 IMG-20220708-WA0038 IMG-20220708-WA0040 IMG-20220708-WA0068 IMG20220706111651

IMG20220629105033 (1)

Udaleku irekiak 2022_1.astea

Udaleku irekien lehen astearekin amaitu dugu. Hasierako urduritasunak hurrengo egunetako gozamenera eraman gaitu.
Primerako astea!1656671067916 IMG_20220630_120932 IMG20220629105033 (1) IMG20220629113642 1656622171372 1656671067896 1656671067906 1656671067912 20220629_113827 20220630_115615 1656593515041 1656593515052 1656593611908 (1)IMG_5608IMG_3941 IMG_3957 IMG_3960 IMG_3973 IMG_4016 IMG_5619

07

Uztaileko Euskararen Bozgorailua

Uztaileko euskararen bozgorailua:

“Konturatzen zara goizero ohetik jaikitzean ezti tanta gozo bezala senti dezakezula ezpianetan” Joseba Sarrionandia

07