Monthly Archives: martxoa 2023

zabalpen kartela

Udaleku irekietarako lan poltsa

Jardun Euskara Elkarteak, udaleku irekietan lan egiteko hezitzaileen lan poltsa zabalduko du:
-Kurrikulumarekin batera, tituluak eta Sexu-izaerako Delituen Ziurtagiria (dokumentu horren bitartez sexu-izaerako delitu eza egiaztatzen da) bidali behar dira.
-Maiatzaren 20an egingo den formazio saiora etortzea derrizgorrezkoa izango da Udaleku Irekietan lan egiteko.
ERRAMU ZAPATURAKO ZAPIAK SALGAI

ERRAMU ZAPATURAKO ZAPIAK

Erramu Zapaturako erosi zure zapia eta jantzi!

Ez dakizu zein politta dan zuri EUSKARAZ entzutia!

Jarduneko buleguan (Errotalde Jauregia) izango dittugu salgai: astelehenetik ostiralera 9:00-13:00/15:00-18:30 (ostiralak 18:00ak arte)

SEMINARIXOA - Laburbira_kartela 2023 jpg

LABURBIRA BERGARAN: Martxoaren 21ean, asteartea, arratsaldeko 19:00etan Seminarixoan

Kaixo,

Bihar,  martxoak  21, asteartea, arratsalde 19:00 etan Laburbira  film laburren emanaldia antolatu dugu Seminarixoan.

Aurtengo edizioan, 7 film laburrez osatutako bilduma izango dugu ikusgai. Eduki zein estiloz denetariko filmez osatua, gaur egungo euskal zinemagintzan erakusgarri.

Sarrerak seminarixoko webgunean aurkituko dituzue

LABURBIRA

Ez itxaron gehiago eta hartu zure sarrera😉

 

LIBURUXKA2023_digitala-1

SEMINARIXOA - Laburbira_kartela 2023 jpg

Diseño sin título

Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura

Martxan da 2023ko #eskutikeskura kanpaina!
Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko oliba-olio estra, kontserbak, arroza, pasta eta askoz gehiago.
Euskaraz, auzolanean eta ekoizlearen jatorrizko prezioan.
Eskaerak martxoaren 9tik 29ra https://errigora.eus webgunean edo nahi izanez gero, Jardun Euskara Elkarteko bulegora gerturatuta (Errotalde jauregia z/g), 943763661/605712469 telefono zenbakietara deituta edo jardun@topagunea.eus helbide elektronikora idatzita eska ditzakezue.
Gora errigora!!!

 

03

Martxoko Euskararen Bozgorailua

Martxoko euskararen bozgorailua:

” Euskara bada gure territorio librea, landu dezagun euskara Euskal Herriko lurralde guztietan”

Karmelo Landa

50438b0a-df5f-4188-a30c-659cb9abe9e1

TXAPLIGUTIK IRTEERA

Pasa dan larunbatean, Txapliguko gaztetxo eta hezitzaileak, Gasteizko City Jump-era egin zuten irteera.

Arratsalde polita pasa zuten lagun artean.a710e4b0-756c-40c5-8b6f-50b2efd42af0

IMG20230217183642 (1)

OTSAILEKO EKINTZAK – Aidau Haurren Zerbitzuan

Kaixo Lagunak!

Otsailean zehar milaka abentura bizi izan ditugu Aidau haurren zerbitzuan.

Sukaldaritza tailerrak egin ditugu, SanBlas opil goxoak prestatu genituen eta inauterietan torradak nola egiten ziren ikasi genuen.

Handienekin kluedo jokoan ibili ginen, Addams familia ezagutzeko aukera izan genuen eta misterioa argitzea lortu genuen. Gainera inauterietan izugarrizko festa antolatu genuen eta Euskararen Ehunzango jokoan gure trebeziak erakusten ere ibili ginen.

Bestalde, zientzialariak bihurtu gara, esperimentu desberdinak egiten ikasi dugu eta eskulan mordo bat egin ditugu.

A ze hilabete polita pasa dugun elkarrekin!

Laister abentura gehiago!

Ondo segi

IMG20230214181206 IMG20230224181007 IMG_20230222_174439 IMG_20230222_174455 IMG20230217183642 (1) IMG20230217181937 (1) 1676889340207 IMG20230208185223 IMG_20230210_190257 IMG20230203182056 IMG_20230203_175013 IMG_20230202_175724 IMG_20230202_174819 IMG_20230201_181111

EZAGUTZEN AL DUZU MINTZALAGUNEN MUNDUA?

asteazkena