“Euskararen biziberritzea: ziklo berrirako osagai batzuk” hitzaldia

KARTELA (4)

Maiatzaren 3an, asteazkena, “Euskararen biziberritzea: ziklo berrirako osagai batzuk” hitzaldia egongo da arratsaldeko 19:00etan Irizar Jauregian Ibon Manterolaren eskutik.

Ibon Manterola hizkuntzalaritzan doktorea da 2011tik (Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea). Gaur egun unibertsitate berean ari da irakasten, Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean. Hainbat gradu eta masterretan ikasgai hauek irakasten ditu: Euskararen Ahozko eta Idatzizko Adierazpena, Hizkuntzaren Jabekuntza, Soziolinguistika, Didaktika Eleaniztuna eta Hizkuntza Ukipena. Ikerketaren esparruan, honako gai hauek jorratzen ditu: murgilketa bidezko irakaskuntza eta ikaskuntza, didaktika eleaniztuna eta hizkuntza gutxituetako hiztun berriak. Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedrako (UPV/EHU) kidea ere bada.

Hitzaldi interesgarria izango da, beraz, ez galdu aukera eta gerturatu.

KARTELA (4)

Iruzkina uztera animatu!