“Hitzen Ahairea” kantagintzari buruzko ikastaroa eskainiko dute Gotzon Barandiaran eta Rafa Ruedak, Bergaran.
Jardun euskara elkarteak eta Bergarako Udalak eta musiak eskolak lagunduta “Hitzen Ahairea” ikastaroa antolatu dugu. Idazleen eta musikarien arteko elkarreraginetik sortutako kantagintzari buruzko ikastaroa da.
Ikastaroa maiatzaren 10ean, asteartea, burutuko da Bergarako musika eskolako aretoan, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara bitartean.
Ikastaroa dohainik da.
Izena ematea Jardun euskara elkartean egingo da (Errotalde jauregian, 94376361/605712569 telefono zenbakia edo jardunkultura@topagunea.eus helbide elektronikoan).
• Zelan kantatu dute gure idazle eta musikariek Euskal Herria?
• Zein eragin (izan) dute idazle eta musikarien artean sortutako kantek euskaldunon imaginarioan?
• Zein alde dago Historia liburuetan erakusten digutenaren eta idazle eta musikarien artean sortutako kantek kontatzen dutenaren artean?
• Zein zen kantaren funtzio soziala XX. mendean? Eta gaur egun?
Galdera horiei guztiei saioan parte hartuko dugunon artean erantzuten ahaleginduko gara. Horretarako, zenbait kantari eta musika taldek kantetarako erabili dituzten testuak eta kantari eta poeten arteko harremanak aztertuko ditugu, baita zuzenean kantatuko ere.
Zatoz gure kultura hobeto ezagutu eta disfrutatzera!!