Skip to content
Jardun Euskara Elkartea
Menu
  • Aurkezpena
  • Cookie Politika eta Konfigurazioa
  • Zerbitzuak
  • Lan Talde Irekiak
    • Aisialdia
    • Diskurtsoa
    • Parte-hartzea
    • Sensibilizazioa
  • Kontaktua
  • Egin zaitez bazkide!
    • Erabilera Baldintzak
Menu

“Hitzen Ahairea” kantagintzari buruzko ikastaroa

Posted on 2019/09/30 by jardun

“Hitzen Ahairea” kantagintzari buruzko ikastaroa eskainiko dute Gotzon Barandiaran eta Rafa Ruedak, Bergaran.

Jardun euskara elkarteak eta Bergarako Udalak elkarlanean “Hitzen Ahairea” ikastaroa antolatu dugu. Idazleen eta musikarien arteko elkarreraginetik sortutako kantagintzari buruzko ikastaroa da.

Ikastaroa urriaren 24an, azaroaren 7an eta 28an burutuko da Zabalotegi aretoan, arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara bitartean.

Ikastaroaren prezioa 8 € Jarduneko bazkideentzat eta 10 € gainontzekoentzat izango da.

Izena ematea Jardun euskara elkartean egingo da.

•    Zelan kantatu dute gure idazle eta musikariek Euskal Herria?

•    Zein eragin (izan) dute idazle eta musikarien artean sortutako kantek euskaldunon imaginarioan?

•    Zein alde dago Historia liburuetan erakusten digutenaren eta idazle eta musikarien artean sortutako kantek kontatzen dutenaren artean?

•    Zein zen kantaren funtzio soziala XX. mendean? Eta gaur egun?

Galdera horiei guztiei saioan parte hartuko dugunon artean erantzuten ahaleginduko gara. Horretarako, zenbait kantari eta musika taldek kantetarako erabili dituzten testuak eta kantari eta poeten arteko harremanak aztertuko ditugu, baita zuzenean kantatuko ere.

 

Zatoz gure kultura hobeto ezagutu eta disfrutatzera!!

 

KARTELA HITZEN AHAIREA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Kategoriak

  • Aktak Aisialdia
  • Aktak Diskurtsoa
  • barnekoak
  • berriak
  • berriketan
  • Jardun gogoetan
  • kataian
  • lehiaketak

Talde Bazkide Laguntzaileak:




Kutxabank_07_col_pos


Egin zaitez idazlagun!

Twitter-en

@JardunEus(r)en Txioak

Azken bidalketak

  • Otsaileko ekintzak AIDAUn
  • Martxoaren 26an zatoz Jardun antzerki eskolako gaztetxoen antzezlanak ikustera….
  • JARRAITU GURE KANALAK
  • Zer litzateke Euskal Herria bertatik bertara lurra lantzen duten nekazari txikirik gabe? Eta euskararik gabe?
  • OSTIRALEAN INAGURATUKO DA BERGARAKO EMAKUME ARTISTEN ERAKUSKETA

Iruzkin berriak

  • Olatz(e)k Aidau haurren zerbitzuan egindako ekintzak urrian bidalketan
  • Jardunek jaietako zapia diseinatzeko aukera emango du – Bergara On(e)k Jaixetako zapixak bidalketan
  • Jardunek jaietako zapia diseinatzeko aukera emango du – Bergara On(e)k Jaixetako zapixak bidalketan
  • Poza#32 “Egunean Behin” | Jardun Euskara Elkartea(e)k Egunean Behin eta “Ariz-Ondo” bidalketan
  • ‘Euskararen aztarnak Sardinian’ hitzaldia eta liburu-aurkezpena, bihar, azaroak 15 asteazkena, Bergaran | Iruña-Veleia, egia ala gezurra?(e)k “Euskararen aztarnak Sardinian” liburuaren aurkezpena bidalketan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org
©2026 Jardun Euskara Elkartea | Design: Newspaperly WordPress Theme