“Hitzen Ahairea” kantagintzari buruzko ikastaroa eskainiko dute Gotzon Barandiaran eta Rafa Ruedak, Bergaran.
Jardun euskara elkarteak eta Bergarako Udalak elkarlanean “Hitzen Ahairea” ikastaroa antolatu dugu. Idazleen eta musikarien arteko elkarreraginetik sortutako kantagintzari buruzko ikastaroa da.
Ikastaroa urriaren 24an, azaroaren 7an eta 28an burutuko da Zabalotegi aretoan, arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara bitartean.
Ikastaroaren prezioa 8 € Jarduneko bazkideentzat eta 10 € gainontzekoentzat izango da.
Izena ematea Jardun euskara elkartean egingo da.
• Zelan kantatu dute gure idazle eta musikariek Euskal Herria?
• Zein eragin (izan) dute idazle eta musikarien artean sortutako kantek euskaldunon imaginarioan?
• Zein alde dago Historia liburuetan erakusten digutenaren eta idazle eta musikarien artean sortutako kantek kontatzen dutenaren artean?
• Zein zen kantaren funtzio soziala XX. mendean? Eta gaur egun?
Galdera horiei guztiei saioan parte hartuko dugunon artean erantzuten ahaleginduko gara. Horretarako, zenbait kantari eta musika taldek kantetarako erabili dituzten testuak eta kantari eta poeten arteko harremanak aztertuko ditugu, baita zuzenean kantatuko ere.
Zatoz gure kultura hobeto ezagutu eta disfrutatzera!!