Goienak eta Jardunek antolatuta, Juan Martin Elexpuru bergararrak bere azkeneko liburua aurkeztuko du: Euskarazko izenak erromatar garaiko aldare eta hilarrietan. Abenduaren 11n izango da aurkezpena Olaso dorrean, 18:30ean.
Ekitaldiaren helburua, hain zuzen ere, bertako euskarazko sortzaileak eta irakurzaletasuna hauspotzea da. Goienakideek eta Jarduneko bazkideek, gainera, liburua merkeago eskuratzeko aukera izango dute aurkezpenaren unean.