Zer da algaraka?
Algaraka umorezko 😂 bakarrizketa lehiaketa da. Euskarazko bakarrizketagintzaren
loraldiaren erdian, Bergarako Jardun Euskara Elkarteak eta Goiena Komunikazio
Taldeak elkarlanean antolatua.
Izan ere, zer egingo genuke umorerik, gozamenik, irri eta algararik gabe? Umorea
sendagarri da, eta zer hoberik Euskal Herrian euskal kultura aberasteko lanean
diharduten bakarrizketariei espazioa eta tokia egitea baino.
Talentua bultzatzeko, euskarazko sortzaileak eta kultura sustatzeko, euskarazko
ahozkotasuna areagotzeko, bakarrizketen zirkuitua Gipuzkoara eta Euskal
Herrira zabaltzeko eta kultura, umorea, gozamena, irria, euskaraz ahalbidetzeko
sortu da Algaraka.
Non, zer?
Lehiaketa lau saioz osatuko da eta horiek maiatzeko ostiraletan egingo dira. Lehenengo kanporaketa saioa eta finala Bergaran egingo dira eta tarteko bi saioak, Urretxu/Zumarragan eta Zumaian, hurrenez hurren.
Kanporaketa bakoitzean lau bakarrizketarik hartuko dute parte eta 6-8 minutuko bakarrizketa aurkeztuko dute.
Saioak honako egun eta leku hauetan izango dira: