Jardunek antolatuta, martxoaren 25ean arratsaldeko 19:00etan Irizar jauregian Andoni Egañaren “zortziko zabala” hitzaldia izan ze.
Andonik bertsolaritzak azken 35 urteetan eman dituen aldaketa narbarmenak azaldu zituen. Aldaketa batzuk nahita bilatutakoak eta modu oso konzientean egindakoak eta beste batzuk momentuko egoerak bideratutakoak. Hauek izan ziren, besteak beste, hitzaldian jorratutako zenbait arlo:
– hedapena, bertsolaritza zabaltzea
– munduko beste inprobizatzaile batzuk ezagutzea (Cuba, Mexiko, Toscana, Galizia…)
– bertsolari eta bertzozaleen kultur elkartea sortzea
– txapelketa Euskaltzaindiak antolatzetik bertsozale elkarteak antolatzera pasatzea
– bertsolaritzaren inguruan egindako azterketak, tesiak…
Hitzaldi oso intersagarria eta parte hartzaile aizan zen. Sintonia ederra izan zen hizlariaren eta entzuleen artean. Entzuleek galderak egin eta Andonik ibilbide honetan zehar izandako anekdota eta bitxikeria ugari ere kontatu zituen.