Antzerki eskolak

haur3_001

Aurtengo kurtsorako antzerki eskoletarako izen emateak ireki berri ditugu. Oraingoan ere haur, gazte eta helduentzat bideratutako eskolak izango dira.

Antzerki tailerrak pertsonen garapen pertsonalerako eta hezkuntzarako tresna oso garrantzitsu zein aproposak izan daitezke. Tailer hauen oinarria ludikoa dela azpimarratu beharra daukagu eta, honen bidez, ahozko eta gorputzezko adierazpena modu dinamikoan lantzen da. Metodologia parte hartzaileak, talde lana, elkartasuna eta hausnarketa bultzatzen ditu. Tailer hauen helburuen artean hauek azpimarratuko genituzke: norbere eta gainontzekoen gorputzen ezagutza sustatzea; pentsatu, arrazoitu eta kritikatzeko gaitasuna eskuratzea; ahotsa, ahozkortasuna eta komunikazioa lantzea; eta noski, hizkuntza eta hiztegian sakontzea.

 

 

Haur eta gazteak, ostiral arratsaldetan Zabalotegi aretoan, 17€ (12€ bazkideak).

Helduak, astearte arratsaldetan Zabalotegi aretoan, 22€ ( 17€ bazkideak).

 

haur3_001 gazte333_001 heldu33_001

Iruzkina uztera animatu!