Pasa den egubakoitzean ludoteken jaia ospatu genuen Oxirondon. Osintxu, Angiozar eta Bergarako ludotekariek amaiera aparte eman zioten ikasturteari. Egualdiak asko lagundu ez zuen arren ur jolas batzuk egin genituen. Bukatzeko, denok abeslari…
Egilea: jardun
Aloe Vera krema eta kanpina egiten Osintxuko ludotekan
Aste honetan ere primeran pasatu dute Osintxuko ludotekan gaztetxoek. Aloe Verazko krema egiten ibili ziren eta itxura ederra hartu zuten gainera. Beste egun batean kartoiarekin kanpinak egin zituzten eta pila bat disfrutatu…
Udako euskarazko VI. postal lehiaketa
Uda iritsi da berriro ere, eta berarekin batera oporrak, bidaiak, jaiak, eguzkia eta aisialdirako tartea. Aurten, laugarren aldiz, JARDUN EUSKARA ELKARTEAk udako euskarazko postal lehiaketa antolatu du. Udak askorako ematen du, eta oporretan urrutira joan edo bertan geratuta ere, istorio txikiek asko esan dezakete.
Osintxun pasa zuten arratsaldea astelehenean Osintxuko eta Bergarako ludotekariek
Astelehen arratsaldean Oxirondoko ludotekariak Osintxura joan ziren bertako lagunekin jolastera. Autobusean egin zuten joan etorria eta askorentzat esperientzia berria izan zen Osintxura joatea. Benetan egun zoragarria izan zen. Egubakoitzean berriro ikusiko dute…
Gure dendak EUSKARAZ jantzi nahi ditugu
Gaur hasi eta ekainaren 29ra bitartean Bergarako jantzi eta oinetako dendetan kanpaina berri bat jarriko da martxan.
Kanpainan parte hartzeko bi aukera ezberdin daude:
-Kanpainan parte hartzen duten dendetan erosketa egin eta zuzenean zozketarako zenbaki bat izango duzu.
-Denda ezberdinetan jarriko diren bertsoak osatu.
Bueltan da Euskal Triviala
Aurreko urteko arrakasta ikusita aurten ere martxan jarriko da Euskal Triviala. Jolas honek, Euskaraz jolastu eta gozatzeko aukera emateaz gain, Gipuzkoari buruzko ezagutza lantzeko aukera eskainiko digu. Izan ere, aurreko urtean Bergarari buruzko galderak izan ziren baina oraingo honetan Gipuzkoari buruzko galderak izango dira.
Ekaina Gaztelekuan
Ekainean zehar ez da aspertzeko aukerarik izango Gaztelekuan! Gerturatu eta parte hartu antolatu diren ekintzetan!
Ekaineko Ludoteketako eskaintza
Ekainean zehar ere primeran pasatzeko aukera izango da Angiozarko, Osintxuko eta Bergarako ludoteketan. Kurtsoa ganoraz amaitzeko sekulako egitaraua prestatu dute oraingoan ere!
Azken asteburua Txapligun
Asteburu honetan bukatuko da Txapligu. Merezitako agurra emateko ordea, larunbatean San Martzilaera irteera egingo dute eta igandean azken jai batekin emango diote amaiera aurtengo kurtsoari.
Haurren iritziak jasotzeko ekintza egin dute bigarrenez ludotekan
Otsailean egin zuten bezala, ekainean ere erabiltzaileek ludotekaren inguruan duten iritziak jasotzeko ekintza eraman dute aurrera Oxirondoko ludotekan. Lehen Hezkuntzako haurrek altxorraren bila jolasaren bitartez beraien iritziak eta proposamenak botatzeko aukera izan…
