Gure dendak EUSKARAZ jantzi nahi ditugu

Kanpainaren kartela

Gaur hasi eta ekainaren 29ra bitartean Bergarako jantzi eta oinetako dendetan kanpaina berri bat jarriko da  martxan.

Kanpainan parte hartzeko bi aukera ezberdin daude:

-Kanpainan parte hartzen duten dendetan erosketa egin eta zuzenean zozketarako zenbaki bat izango duzu.

-Denda ezberdinetan jarriko diren bertsoak osatu.

 

Euskara bistaratzen

dabil dendaria

herritarrek sortua

da ta eskaria

martxan jarriko dugu

kanpaina berria

osatu bertsoa ta

eraman saria

 

Kanpainan parte hartzen duten dendetan 4 bertso ezberdin daude banatuta. Bertso bat osatu behar da eta idatziz edo abestuta Jardunera, whatsappez (605712469) edo idazlaguna@gmail.com-era  bidali izen abizenak eta telefonoa jarrita.

Bertsoa abestuta bidaltzen baduzu saria irabazteko aukera bikoitza izango duzu!

Sari bezala 60 euroko 2 bono zozkatuko dira kanpainan parte hartzen duten dendetan gastatzeko. Zozketa ekainaren 30ean egingo da eta saria jasotzera Jardunetik pasa beharko da uztailaren 21a baino lehen.

Animatu bertsoak osatu, kantatu eta sari bikainak irabaztera!

Kanpainan parte hartzen duten dendak: Gallastegi, Xuxu, Gracian, Lonbide, Anezka, Arian, La Barata, Igartza, Iratxo, Subijai, Leize, Junbiju, Mujika sastreria, Urkiola, Titarak eta Lazkano.

Kanpainaren kartela

Iruzkina uztera animatu!