Azken urteotan bezalaxe, aurten ere, hasiak gara dagoeneko amodiozko gutunen lehiaketaren edizioa berriaren zabalpenarekin. Aurtengoan, amodiozko gutunen XXIII. edizioa ospatuko da .
Egilea: jardun
BERRIKETAN 2014/2015 IKASTURTEA
BIDERKATU EUSKARA Berbalagunen magiarekin Zer da Berriketan? Gero eta jende gehiagok daki euskaraz, hizkuntzaren ezagutza gero eta arinago zabalduz doa; baina erabilera ez da neurri berean hazten. Jende askoren harreman sareak erdaldunak…
IDAZLAGUNA
Proiektu honen iturria herritar talde batek Bergaran euskara bultzatzeko egitasmoren batean parte hartzeko azaldutako gogoa da. Proposamen haren haritik, lantalde bat osatu eta herriko euskararen hutsuneak aztertu eta horiek gainditzeko bideei buruzko gogoeta egin da.
Gogoeta horretan agertutako hutsuneen artean merkataritzako hizkuntza paisaian euskarak izandako atzerakada nabarmendu da. Atzeraka horren arrazoien inguruan honakoak azaldu dira, besteak beste:
– Dendari batzuen gaitasun falta, ziurtasun falta, gaztelaniaz erosoago sentitzea…
– Bezero euskaldunen eskaririk eza. Bezero askok nahiago izatea kartel horiek euskaraz ere egotea baina nahi hori ez adieraztea dendariei.
Hala, beraz, egoera hori hobetzeko asmoz dator proiektu hau.
Zu bezalakoak behar direlako
Jardun euskara elkartean, 25. urteurrenaren bueltan, hiru saiotako gogoeta prozesua burutuko dugu urria-azaroa bitartean.
Jarduneko zuzendaritzatik herritar guztiak eta bereziki Jarduneko bazkideak gongidatu nahi dutu bertan parte hartzera.
Jardun Gogoetan: Anaje Narbaiza
JARDUN 25 +…
“Euskara erreza da egiten bada”
Jardun sortu aurretik Bergaran oso garai berezia bizi genuen. Izan ere Euskal herriko hainbat lekuetatik UNEDeko Euskara departamentura jendea zetorren Euskarazko lehen titulu ofiziala lortzera. Guzti hori Euskara departamentuko kidei esker, Gerardo, Juan Martin, Xabier… Beraz, euskara departamentuaren presentzia herrian oso nabaria zen.
Azken egunak!
Aurtengo jaietako zapiaren marrazki lehiaketan parte hartzeko epea maiatzaren 20an amaitzen da.
ANIMATU ETA AURKEZTU ZURE MARRAZKIA! Jarraian dituzu oinarriak:
Udaleku irekietarako izen ematea
Udaleku irekiak ekainaren 30etik uztailaren 18ra bitartean burutuko dira, goizeko 10:00etatik 13:00era.
Udalekuak 2002-2011 urte bitartean jaiotako eta bergaran erroldatutako haurrei zuzenduta egongo dira.
Izen ematea maiatzaren 12tik 23ra bitartean egin beharko da bi modu hauetako baten:
Jaietako zapirako marrazki lehiaketa
Herriko jaietako zapiaren irudia lortzeko marrazki lehiaketa antolatu du Jardunek. Lehiaketan parte hartzeko epea maiatzaren 20an amaituko da eta lehiaketako oinarriak jarraian azaltzen ditugu:
Udaleku irekietarako begiraleen lan poltsa
Aurtengo udaleku irekiak ekainaren 30etik uztailaren 18ra bitartean burutuko dira, goizez 10:00etatik 13:00era. Bertan lan egin nahi duten begiraleek maiatzaren 12tik 23ra arteko epea izango dute curriculuma aurkezteko.
Curriculuma Jardunera (kultur etxera) ekarri edo jardun@topagunea.com helbide elaktronikoara bidali daiteke.
Informazio gehiago nahi izanez gero jarri gurekin harremanetan.
Bertso afaria
Jardunek antolatuta Jokin Labaien eta Ane Zuazubizkarrekin bertso afaria bihar Artatse elkartean. Txartelak erosteko azken eguna gaur, osteguna.