Bost uste dira dagoeneko Errigorako otarrak ekimena martxan jarri zenetik eta guztira 800.000 eurotik gora jaso dira euskalgintzara bideratzeko.
Aurtengo honetan, 14.000 saski banatu eta 175.000 euro jaso dira euskalgintzarako. Bereziki azpimarratu dute, aurten, enpresa txiki eta ertain askotan gabonetako opari gisa Errigoraren aldeko apustua egin dutela eta honek emandako hauspoa nabari dutela.
Antolatzaileak oso pozik gelditu dira izandako erantzunarekin.