Dakizuen bezala, laister abiatuko da KORRIKA`22 Amurriotik Donostiara. Hain zuzen ere, martxoaren 31an lekukoak bere bideari ekingo dio.
Gu, aste honetan iragartzen aritu garen bezala, motorrak berotzen ari gara eta prestatu ditugun ekintzen artean KORRIKAKO Triviala aurkitzen da.
Hurrengo astelehenean, martxoak 14an, emango diogu hasiera. Hiru kategoriatan banatuta egongo da eta sari ezberdinak egongo dira jokoan.
Bi formatutan argitaratuko da KORRIKAko Triviala, Online eta paperean.
Astelehenean informazio gehiago, adi egon!!