Pentekoste jaietako marrazki eta lema lehiaketan guztira 151 marrazki eta 20 lema jaso ditugu. 136 marrazki 12 urtetik beherakoen kategorian eta 15 marrazki 12 urte gorakoetan.
Epaimahaiak bere lana egin eta gero Xune Juaristi eta Paulo Garitano izan dira edizio honetako irabazleak. Bestalde, aukeratu den lema “Bete daigun goraino jaixa euskaraz” izan da.
Zorionak irabazleei eta hasi prestatzen Pentekoste jaixak gertu dauzkagu eta!


