Belastegi#36

Bueltan dugu kataian egitasmoa eta oraingo honetan Maren Belastegi Guridi, bergararrak, eskeini dizkigu zenbait hitz. Hain zuzen, berak, konfinamendu garaian zaintza saretik sortutako “Etxetik Euskaraz Berriketan” egitasmoan parte hartu zuen dinamizatzaile gisa. Hemen egitasmo honi buruzko bere erreflexioa:
ETXETIK EUSKARAZ BERRIKETAN
Martxoan goizetik gauera etxera bidali gintuzten, ondorioz gure eguneroko bizitza
goitik behera aldatu zen.
Euskal Herriko hainbat herritan boluntario sareak jarri ziren martxan, baita Bergaran ere. Sare hauen helburua herritarrak laguntzea izan da arlo
ezberdinetan: erosketak egiterakoan, haurren zaintzan, osasun mentalean…eta baita ere hizkuntza ohituretan.
Hainbat haur eta nerabeei euskaraz aritzeko aukera asko murriztu zitzaiela ikusita , zaintza saretik pentsatu genuen aukera bat litzatekela “Etxetik
euskaraz berriketan” programa martxan jartzea.
Haur eta nerabeekin astean behin edo bitan bideo deiak egiten genituen. Lehenengo deia ezen erraza izan baina behin aurkezpenak eginda, taldean oso giro polita sortu zen.
Boluntarioentzat oso aberatsa izan da, konturatzen zara zein zorte daukagun gure egunerokoan euskaraz bizitzeko aukera dugulako. Familiek ere, asko eskertu dute, beraientzat ere garrantzitsua da euren seme-alabek euskara praktikatzeko aukera izatea.
Orain berriz eskolara itzuli dira, seguru nago uda aurretik egindako bideo deiak arrastoa utzi dutela.
Espero dut hemendik aurrera ere, haur eta nerabe hauek euskara praktikatzen jarraitzeko aukera izatea.
Iruzkina uztera animatu!