Berbalagunak ekimenetik sortutako ideia ezin hobe bat da honako hau. Hileko azken ostegunetan pintxo-potea egiteko geldituko dira, honela modu atsegin eta jator batean euskara praktikatzeko aukera eman nahi da. Planteamendua taberna batetik abiatu eta 4 pote hartzea izango da.
Gainera proposamen berri honekin inguruko euskaldunak, Berriketan egitasmoan parte hartu ez arren, berbalagunekin harremanetan jarri eta harreman sare euskaldunak sortzea lortu nahi da, euskararentzat gune berriak irabaziz.
Lehen pintxo-potea azaroaren 29an egingo da 19:00etan Depor tabernatik hasita.
Animatu eta gerturatu pintxo-pote ezberdin bat egitera!