Jardun Euskara Elkarteak eta Bergarako Udalak “Kantu jira herrikoia” antolatu dute, berriro ere, ekainaren 18rako, igandea. Bergarako San Martin plazatik abiatuko da 12:30ean. Oraingoan zuzeneko musika eta erraldoiek lagunduta aterako gara herriko kaleak alaitzera.
Ekimen herrikoian parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu!
Oharra: Ekainaren 7an eta 14an, asteazkenak, entseguak egingo dira San Joxepeko egoitzan, 19:00etan hasita.
Animatu zaitezte!!