Bergarako jaietako zapirako marrazki/lema lehiaketa

jaixak

Bergarako jaietarako geroz eta gutxiago falta da eta aurten ere jaietan erabiltzeko zapi eder batzuk izateko marrazki eta lema lehiaketa egingo da.

Hona hemen lehiaketarako oinarriak:

-Edonork har dezake parte, adin mugarik gabe.

– Marrazkia A4 formatuan aurkeztu behar da, txuri beltzean.

– Nahi beste marrazki aurkeztu daitezke.

– Marrazkiaren gaia: jaiekin lotutakoa

– Marrazkiarekin batera euskararen aldeko lema labur bat jarri behar da.

– Lanean ez da egilearen daturik jarriko. Egilearen datuak (izen abizenak, adina, telefonoa eta helbidea) kartazal itxi batean sartuko dira eta kartazal hau eta marrazkia, beste kartazal handiago batean sartuko dira. E-mailez bidaliz gero, bi fitxategitan bereiztu: alde batetik marrazkia eta bestetik egilearen datuak

Lanak aurkezteko azken eguna: maiatzak 15 (astelehena) – Lanak JARDUNeko bulegoan aurkeztu (Errotalde jauregia z/g – kultur etxea) edo jardun@topagunea.com helbidera bidali beharko dira.

Saria: 100€ – Saria eman gabe gera daiteke, epaimahaikoek horrela erabakitzen badute.

Animatu eta parte hartu! Zurea izan daiteke jaietako zapiko lema eta marrazkia!

jaixak

Iruzkina uztera animatu!