“ZUREKIN nonahi, noznahi” 2024a euskaraz hasi nahi duzula? Zure euskara maila hobetu nahi duzula? Euskaraz bizi nahi duzula? Ba, Berriketan egitasmoan duzu aukera! Euskaltzale guztiei gonbidapena luzatu nahi dizuegu, euskaraz lagunartean, modu eraginkorrean eta giro ezin hobean aritzeko. Mintzapraktika lasai egiteko 4-6 laguneko taldeak osatu ohi ditugu, astero ordubetez elkartu eta euskaraz egiteko konpromisoa hartuz. Euskara praktikatu nahi duzu? Izena laguntzaile bezala izena eman nahi duzu? Izena eman nahi baduzu zatoz Jardun euskara elkartera (Errotalde jauregia z/g), 943763661 telefono zenbakira deitu edo jardunkultura@topagunea.com helbide elektronikora mezu bat idatzi. Animatu eta segi euskara zabaltzen!! |