Martxoaren 28rako bertso afaria antolatu du Jardunek Artatse elkartean. Bertsolariak Jokin Labaien eta Ane Zuazubiskar izango dira.
Txartelak salgai daude dagoeneko Jardun euskara elkartean eta Arrano eta Pol-pol tabernetan. Txartelen prezioa 10€ Jarduneko bazkide, langabetu eta ikasleentzat eta 12€ gainontzkeoentzat izango da.
Bertso afariaren helburu nagusiak Bergaran bertso zaletasuna sendotzea eta herriko bertsolari eta bertsozaleen transmisioa ziurtatzea izango dira. Herriko bertso eskolako kideek ere hartuko dute parte.
Martxoaren 28rako plana 20:00etan bertso poteoa gaztetxetik abiatuta eta ondoren 21:30ean afaria Artatse elkartean.
ANIMATU!!!