Skip to content
Jardun Euskara Elkartea
Menu
  • Aurkezpena
  • Cookie Politika eta Konfigurazioa
  • Zerbitzuak
  • Lan Talde Irekiak
    • Aisialdia
    • Diskurtsoa
    • Parte-hartzea
    • Sensibilizazioa
  • Kontaktua
  • Egin zaitez bazkide!
    • Erabilera Baldintzak
Menu

Bueltan dira Udaleku itxiak!

Posted on 2019/03/04 by jardun

Urteak daramatzagu Bergaran aisialdi hezitzaile euskalduna eskaintzen uda garaian. Orain dela urte batzuk Udaleku itxiak antolatzeari utzi bagenion ere, aurten  berriz ere martxan jartzea pentsatu da.

Era honetan,  gaztetxoek egun batzuk elkarrekin pasatzeko aukera eskaintzea nahi da, adin eta lagun talde ezberdinen arteko harremanak sendotzeko asmoarekin. Hain justu ere 11-14 urte (LH6, DBH 1 eta DBH 2.maila) bitarteko gaztetxoei zuzenduta egongo dira Udaleku itxi hauek.

Getariako Askizu auzoan dagoen aterpetxean egingo da 6 eguneko egonaldia, ekainaren 24tik 29ra arte. Gainera gazteek egun guztietan egingo diren ekintzak, jolasak, arauak, funtzionamendua… erabakitzeko aukera izango dute.  Horretarako hezitzaileek gaztetxoekin batera zehaztuko dituzte egun guztietan egin beharrekoak Udalekuen aurretik egingo den batzar batean.

Prezioari dagokionez, egonaldia 200 euro ordaindu beharko da. 190 euro Jarduneko bazkide zein familia ugarien kasuan eta familia ugaria eta bazkide izanez gero 180 euro.

Izen ematea datorren astelehenean, martxoak 11 irekiko da eta apirilaren 17a arte egongo da zabalik. Horretarako izen-emate orria bete beharko da eta ordainketa ziurtagiria aurkeztu Jarduneko bulegoan.

Animatu lagun berriak egin eta primeran pasatzera!

Kartela

Elkarbanatu:

  • Twitter
  • Facebook
  • Email

Iruzkina uztera animatu! Cancel reply

Kategoriak

  • Aktak Aisialdia
  • Aktak Diskurtsoa
  • barnekoak
  • berriak
  • berriketan
  • Jardun gogoetan
  • kataian
  • lehiaketak

Talde Bazkide Laguntzaileak:




Kutxabank_07_col_pos


https://jardun.eus/wp-content/uploads/2024/12/Fagor-Automation-logoa-300x95.png

Egin zaitez idazlagun!

Twitter-en

@JardunEus(r)en Txioak

Azken bidalketak

  • Maiatzaren 14ra arte egongo da Pentekoste jaietako zapirako marrazki eta lema lehiaketan parte hartzeko aukera!!
  • UDALEKU IREKIAK: Bidali zure curriculuma maiatzaren 11a baino lehen!!
  • MAIATZAREN 22AN JARDUNEKO GAZTETXOEN ANTZERKI TALDEAREN EMANALDIA
  • MAIATZEKO EUSKARAREN BOZGORAILUA
  • UDALEKU IREKIETARAKO LAN POLTSA

Iruzkin berriak

  • Olatz(e)k Aidau haurren zerbitzuan egindako ekintzak urrian bidalketan
  • Jardunek jaietako zapia diseinatzeko aukera emango du – Bergara On(e)k Jaixetako zapixak bidalketan
  • Jardunek jaietako zapia diseinatzeko aukera emango du – Bergara On(e)k Jaixetako zapixak bidalketan
  • Poza#32 “Egunean Behin” | Jardun Euskara Elkartea(e)k Egunean Behin eta “Ariz-Ondo” bidalketan
  • ‘Euskararen aztarnak Sardinian’ hitzaldia eta liburu-aurkezpena, bihar, azaroak 15 asteazkena, Bergaran | Iruña-Veleia, egia ala gezurra?(e)k “Euskararen aztarnak Sardinian” liburuaren aurkezpena bidalketan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org
©2025 Jardun Euskara Elkartea | Design: Newspaperly WordPress Theme