Urteak daramatzagu Bergaran aisialdi hezitzaile euskalduna eskaintzen uda garaian. Orain dela urte batzuk Udaleku itxiak antolatzeari utzi bagenion ere, aurten berriz ere martxan jartzea pentsatu da.
Era honetan, gaztetxoek egun batzuk elkarrekin pasatzeko aukera eskaintzea nahi da, adin eta lagun talde ezberdinen arteko harremanak sendotzeko asmoarekin. Hain justu ere 11-14 urte (LH6, DBH 1 eta DBH 2.maila) bitarteko gaztetxoei zuzenduta egongo dira Udaleku itxi hauek.
Getariako Askizu auzoan dagoen aterpetxean egingo da 6 eguneko egonaldia, ekainaren 24tik 29ra arte. Gainera gazteek egun guztietan egingo diren ekintzak, jolasak, arauak, funtzionamendua… erabakitzeko aukera izango dute. Horretarako hezitzaileek gaztetxoekin batera zehaztuko dituzte egun guztietan egin beharrekoak Udalekuen aurretik egingo den batzar batean.
Prezioari dagokionez, egonaldia 200 euro ordaindu beharko da. 190 euro Jarduneko bazkide zein familia ugarien kasuan eta familia ugaria eta bazkide izanez gero 180 euro.
Izen ematea datorren astelehenean, martxoak 11 irekiko da eta apirilaren 17a arte egongo da zabalik. Horretarako izen-emate orria bete beharko da eta ordainketa ziurtagiria aurkeztu Jarduneko bulegoan.
Animatu lagun berriak egin eta primeran pasatzera!