Euskara apur bat jakinda ere euskaraz berba egiteko zailtasuna dutenak euskaraz natural berba egiten dutenekin elkartu eta berba egitea errazten duen egitasmoa da BERRIKETAN.
Kategoria: berriak
JARDUNEKO ANTZERKI ESKOLA MARTXAN. PROBATZERA ANIMATZEN ZARA?
Urrian martxan jarri genuen Jardun euskara elkarteko haur eta gaztetxoen antzerki eskola. Klaseak ostiraleta. 17:15etik 18:00etara edo 18:15etik 19:00etara izaten dira. Animatzen zara konpromiso gabe probatzera?
AZKEN EGUNAK!!! BIDERKA DEZAGUN ELKARTASUNA eska ezazu ERRIGORA saskia eta eman %25 Nafarroa erdi eta hegoaldeko euskalgintzari!
Azaroaren 14ra arte eska dezakezu Agerreko —alegia, Nafarroa erdi eta hegoaldeko— produktuz osatutako 3 saski eskainiko dira eta horien balioaren %25 zonaldeko euskalgintzari bideratuko zaio. Informazio gehiago: https://www.errigora.eus Eskaerak egiteko: JARDUN EUSKARA…
Aidauko ekintzak urrian
Kaixo familia: Ekintza ugari gauzatu ditugu urrian zehar Aidau haurren zerbitzuan. Tartean: sukaldaritzak, arimen gaua lantzeko ekintza bereziak, akelarreak,… Hemen dituzue egun hauetako hainbat irudi
BERGARA GEHIAGO EZAGUTU NAHI BADUZU HEMEN DAUKAZU AUKERA: BADATOR UDAZKENEKO EUSKAL TRIVIALA…
Gaurtik hasi eta azaroaren 21era bitartean matxan egongo da UDAZKENEKO EUSKAL TRIVIALA. Aurreko edizioetan bezala hiru kategoria egongo dira: LH4-6, DBH eta Batxilergoa eta 18 urtetik gorakoak. – Sariak: 15 galderetatik 12…
BADUGU GAU BELTZEKO MIKROIPUIN LEHIAKETAKO IRABAZLEA
Jardun euskara elkarteak aurten, lehen aldiz, Gau beltza gaitzat hartuta mikroipuin lehiaketa antolatu du. Lehen edizio honetako irabazlea Maider Guridi bergararra izan da. Zorionak maider eta disfrutatu kalabaz eta sariaz!!
GAU BELTZA TRIVIALAREN SARI BANAKETA ETA GAZTAINA-ESKEA AZOKAN
Atzo, Oxirondo azokako ekintzen artean gaztaina-eskeaz gain Musika eskolak, Ndank-Ndank elkarteak eta Jardun euskara elkarteak elkarrekin antolatu genuen trivial digitalen sariak banatu genituen. Trivialean parte hartzaile asko eta anitza egon da eta…
KARTEL HAU IKUSTEN BADUT ZER EGINGO DUT?
Kartel hau ikusten baduzu Bergarako denda eta tabernetan, Gau beltza egunean, ostegunean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera bertara sartu eta “Xanduli manduli zer dakazu emateko guri?” esanez gero goxokiak, hurrak eta intxaurrak jasoko dituzu!…
GAU BELTZAAAA!!! OSTEGUNA
Ostegunean egun handia!! Arratsaldeko 17:00etatik aurrera herriko elkarte eta eragile ezberdinen artean jaki (goxokiak, gaztaina eta intxaurrak), txokolatada, dantza, kalejira… antolatu dugu. Etor zaitezte margotuta eta jantzita, ederto pasatuko dugu eta!!!
