Azaroa erdialdean martxan jarri genuen berriz ere Txapligu (asteburuko aisialdi taldea). Larunbat eta igandetan Oxirondo azokan ekintza ugari egiten gabiltza LH3tik LH6rako gaztetxoekin. Hemen pasa dan asteburuko argazki batzuk!
Kategoria: berriak
Arroilen jeitsieraren inguruko diapositiba emanaldia
Abenduaren 16rako “Penintsulako arroilak” arroilen jeitsieraren inguruko diapositiba emanaldia antolatu da Pol-Pol mendizale taldearen egoitzan arratsaldeko 19:00etan. Bertan, Karmelo Oñate eta Ainhoa Arizabaleta izango dira, beraien esperientzia partekatzen.
Domeketan familian gozatzen, ipuinak sortzeko tailerra
Azaroaren 28an, Domeketan Familian Gozatzen egitasmoaren baitan, Ipuina sortzeko tailerra egin genuen. Bertara, familia ezberdinak gerturatu ziren. Ekintza polita aurrera eraman zena!
Mintzalagunok egunpasa Durangon
Abenduaren 4an berbalagunok egunpasa Durangon! Bi urteren ostean, Abenduaren 4an Durangoko Azokan elkartuko gara MintzaPoza praktikatzeko! Egitarau oparoa prestatu dugu denok gustura ibili gaitezen. Autobusean joateko aukera egongo da (10€). Hona hemen…
AIDAU, abenduko ekintzak
AIDAU haurren zerbitzuan baditugu abendura begirako ekintzak prestatuta! Gogoratu, ekintza hauetan parte hartzeko izena eman behar dela aurretik Oxirondo azokako lehen solairuan
Senegalgo Dionewer herriko gazteak AIDAU haurren zerbitzuan
Atzo arratsaldean, AIDAU haurren zerbitzuan bisita polita izan genuen. Senegalgo Dionewer herritik etorritako gazteak bertan izan genituen. Zerbitzuan zeuden haur eta hezitzaileek denbora izan zuten beraiekin Dantza, jolasa eta esperientzia ezberdinak elkarbanatzeko….
Garcia#42 “Emakumea lan munduan: atzo eta gaur”
Eta Joxe Lazkanoren proposamena jarraituta Pili Garciak hartu du erreleboa. Joxek hurrengo gaia jarri zion “Emakumeak lan munduan: atzo eta gaur”, eta Pilik zera erantzun du: Askotan esaten da, emakumeak 20. mendean hasi zuela bere ibilbidea lan munduan. Gure iraganeko andrak lanik egin gabe bizi zirela ulertaraziz.
Euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko kanpaina
Datorren astean, azaroaren 22an, martxan jarriko dugu “Euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko kanpaina”. Bestetan bezala, euskarazko liburuen truke azoka eta euskarazko liburuak merkeago eskuratzeko aukera izango da. Oraingoan, berrikuntza gisa, irakurketa erraza taldea sortu…
Amodiozko gutun eta esaldien lehiaketa martxan
Azken urteotan bezalaxe, aurten ere, hasiak gara dagoeneko amodiozko gutun eta esaldien lehiaketaren edizioa berriaren zabalpenarekin.
Aurten, Amodiozko gutunen XXX. eta Amodiozko esaldien VI. lehiaketa antolatu dugu.
BERBALAGUNAK BERGARAKO LORATEGI HISTORIKOAK EZAGUTZEN
Azaroaren 14an, igandea, bergarako Berriketan egitasmoko partaideok Bergarako lorategi historiko batzuk bisitatzeko aukera izan genuen Mankomunitateak antolatutako irteera bati esker. Irati Alberdi Laboratoriumeko langilearen eskutik Bergarako Errekalde, Errotalde, Olaso eta Irizar lorategietako…
