Debagoieneko mintzalagunak Ereindajanen

IMG-20190121-WA0001

Eskualdeko berbalagun egitasmoko kideek urtarrilaren 20an, igandea, Bergarako EREINDAJAN ezagutzeko aukera paregabea izan zuten. Hurbilekoak eta sozialki justuak diren kontsumo-ereduak garatu eta indartzeko proiektua da honako hau eta Debagoiena dute lan eta eragin eremua.

Berbalagunak 11etan EREINDAJANen lokalean elkartu eta Aitziber Plazaola eta Iraitz Salegiren eskutik euren funtzionamendua, helburuak… ezagutzeko aukera ezin hobea izan zuten. Ondoren, Artatse elkartera hurbildu eta mahai baten bueltan bertako produktuak dastatu zituzten, honela bertako produktuak bultzatzeaz gain, euskara ahoan izanik harreman sare euskaldunak sortuz.

IMG-20190121-WA0001

Iruzkina uztera animatu!