Jardun euskara elkarteak Bergarako Udalarekin elkarlanean kantu jira herrikoia antolatu du ekainaren 18 goizerako.
Igandean 12:30ean Bergarako San Martin plazatik abiatuko gara eta Torrekuan kalean amaituko dugu herriko hainbat lekutan geldiuneak eginez.
Ekitaldia zuzeneko musikariz eta erraldoiek lagunduta burutuko da (azken hau, eguraldia lagun badugu) eta bukaeran bertaratutako guztientzat mokadutxoa eskainiko da.
Bertan elkar ikusiko dugulakoan, eskerrik asko eta agur bero bat.
*Jarraian kantuen liburuxka.2023-06-18 KANTU LIBURUXKA