Datorren ekainaren 3an, Jardun euskara elkarteak Nabaddarldekin batera eta Olaso Dorrea Fundazioaren laguntzarekin Aritz Ibarrak “Deiadarra” liburuaren aurkezpena antolatu du. Aurkezpena arratsaldeko 18:30ean izango da Bergarako Olaso Dorrean eta bertan liburua erosteko aukera izango da.
“Deiadarra, Euskal herriaren historia ezagutzeko ilustrazio liburua bat da. Erromatar konkistatik Nafarroaren burujabetzaren amaieraraino, euskaldunen bizi-iraupenerako borondate historikoa laburbiltzen duena. Epikaz beteta gure historialari onenen ikerketan oinarritua eta marrazki landuez hornitua”
https://www.instagram.com/reel/DX7UjpySGSs/?utm_source=ig_web_copy_link&igsh=NTc4MTIwNjQ2YQ==

