BESTE MODURA DENONA DA ONURA!
Iritsi da etxeko despentsak Nafarroa erdi eta hegoaldeko produktuz betetetzeko garaia! *Jatorrizko prezioan eta euskaraz etiketatuta.
Oliba-olio birjina estra, kontserbak, ardoak, arroza, lekaleak…
Martxoaren 26ra arte soilik!
ESKAERAK:
https://labur.eus/Eskura25
Jardun euskara elkartean
Oxirondo plaza 2, 1. solairua
Bergara
BESTE MODURA DENONA DA ONURA
Eskutik Eskura Errigoraren bi kanpaina nagusietako bat da, Nafarroa hegoalde eta erdialdeko baratzeko produktuak Euskal Herriko plazara ekarri nahi dituena. Martxoaren 10etik 26ra oliba-olio birjina estra, ardoak eta arroz-, pasta-, lekale- eta kontserba-sortak eskatzeko aukera izango duzu ekoizlearen jatorrizko prezioan eta euskaraz etiketatuta. Eta hau guztia auzolanean egiten dugu, 200 bat herritan urtez urte lanean ari diren boluntario nekaezinen lanari esker.
Zer ONURA ematen dizkigu?
Elikatzen gaituenari buruz infomatuta egotea, gardentasuna, eskuhartzeko gaitasuna, erabakimena, ahaluntzea, harremanak, osasuna, komunitatea, kultura, hizkuntza… ematen dizkigu elikadura burujabetzak kontsumitzaileoi. Gainea onura denona da, baita ekoizle eta euskal lurraldeena ere.
Zer da BESTE MODURA kontsumitzea?
Elikadura burujabetza da Euskal Herrian kontsumitzen ditugun elikagaiak hemen ekoiztuak izateaz gain, elikagaien ziklo guztiaren gaineko (ekoizpena, banaketa eta kontsumoa) erabakimena ere herriaren eskuetan egotea. Horretarako, ekoizle nahiz kontsumitzaileen parte- eta kontzientzia-hartzea ezinbestekoak dira. Bide hori sustatuz, denon komunitate osoaren (ekoizle zein kontsumitzaileen) zaintza helburu nagusi bilakatzen da. Horrela, eskematik kanpo uzten ditugu bata zein bestearen miseria elikatzen duten enpresa erraldoien interesak. Bestelako kontsumo bat bultzatzeak, onurak dakarzkigu denontzat.
