Errigora ekimenaren bitartez Nafarroa hegoaldeko oliba olio birjina lortzeko aukera ezin hobea da hau. Bertako kalitatezko produktuak eguneroko ohituretan txertatzeko aukera bikaina.
Eskaerak otsailaren 20tik martxoaren 4ra bitartean egin ahalko dira sarean, errigora.eus web orrian edo Jardun euskara elkartean.
Olioa jasotzeko egunak aldiz martxoaren 12a eta 13a izango dira, 9:00etatik 13:00era eta 16:00etatik 19:00etara Jardunen bulegoan (kultur etxean).
Ordainketa olioa jasotzerako orduan egingo da.