Badator berriz ERRIGORA #EUSKARARIpuzka !!!
Datorren zapatutik, urriaren 23tik, azaroaren 11ra bitartean, zuen otarrak eskuratzeko aukera izango duzue. Urtero bezala hiru otar izango dira:
Beltza (55€): Orburuak, zainzuri zuriak, pikilo piperrak, oliba-olio birjina estra, botila ardoa, melokotoia almibarrean, melokotoi mermelada, tomate frijitua, potxak, teilak, mahats-zukua, piper-mamia eta kardua. *2022ko egutegia
Berdea/eko (65€): Orburuak, zainzuri zuriak, pikillo piperrak, oliba-olio birjina estra, botila ardoa, ardo-ozpina, dilista lehorrak, arroza, pasta, barazki-menestra, sagar zukua eta teilak. *2022ko egutegia
Zuria (75€): Orburuak, zainzuri zuriak, pikilo piperrak, oliba-olio birjina estra, botila kriantza, ardo zuri apartsua, patxarana, pikillo marmelada, txokolatezko zigarretak, patxaran-pastak eta polboroiak. *2022ko egutegia
Eman hauspoa Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzari.
geuk egiten ez badugu, ez baitu inork egingo