Berrikuntzaz beterik bueltan da Nafar hegoaldeko uzta Errigoraren eskutik. Oraingo honetan olio eta kontserben eskaera behin eskatu beharko da nahiz eta gero bi txanda ezberdinetan jaso.
Eskaera egiteko unean aukera ezberdinak daude bai olio zein kontserbetan. Izan ere, produktu arruntak edo ekologikoak daude prezioaren arabera bereizita.
Eskaera egiteko epea martxoaren 1etik 14ra bitartean izango da Jarduneko bulegoan edota Errigorako webgunean. Behin eskaera eginda, olioa apirilean jaso eta ordaindu beharko da eta kontserbak aldiz ekaina hasieran.
Informazio gehiago hemen: https://www.errigora.eus/uztaberria