Euskal Triviala bueltan da berriz ere. Euskaraz jolastu eta gozatzeko aukera bikaina da honako hau, gainera bide batez, Bergarari buruzko ezagutzak lantzeko aukera eskaintzen digu jolas honek.
Parte hartzeko oinarriak:
-Edonork parte har dezake, banaka edo taldeka (gehienez 4 kide)
-Parte hartzaile bakoitzak behin bakarrik parte har dezake
-Parte hartzaileen adinaren arabera 3 kategoria egongo dira:
.A kategoria: LH 4, 5 eta 6
.B kategoria: DBH eta Batxilergoa
.C kategoria: 18 urtetik gorakoak
-15 galderako galdetegiak bete beharko dira
-Galdetegiak bete eta kutxetan sartzeko epea abenduaren 18an bukatuko da. Erantzunak sartzeko kutxak ikastetxeetan, Udaletxean, Udal Liburutegian, Agorrosinen, Angiozarren eta Osintxun daude.
-Parte hartzaileen eta asmatzaileen artean (gutxienez 12 erantzun zuzen) sariak zozkatuko dira abenduaren 19an.
-Sariak Elkar megadendan euskarazko kultur produktuak erosteko 20 euroko bonoak izango dira. Taldean parte hartzen bada, 10 euro pertsona bakoitzeko.
Animatu eta parte hartu!