Auzokok eta Bizikasik elkarlanean “Euskara munduko lapikoetan” ikastaroa antolatu dute, Udalaren laguntzarekin. Oinarrizko euskara eta munduko sukaldaritza jorratuko dira ikastaro honetan. Aurreko urtean antzeko ikastaro bat antolatu zen baina munduko sukaldaritza landu beharrean euskal sukaldaritzan zentratu zen. Oraingo honetan ordea, Auzoko egitasmoan parte hartzen duten Souad (marrokiarra) eta Fede (argentinarra) izango dira sukaldeko irakasle lanetan arituko direnak, beraz, munduko sukaldaritza ezagutzeko aukera aparta izango da.
Martxoaren 13an hasi eta 29a arte iraungo du ikastaro honek eta asteazken eta ostiraletan elkartuko dira 11:00etatik 13:00ak arte elkarte gastronomiko batean.
Interesa izanez gero, eman izena Jardunen edota Bizikasin. Plaza mugatuak dira.
Animatu euskara ikasiz munduko gastronomia hobeto ezagutzera!