Bergaran Euskaraldia dinamizatuko duen langilea kontratatzeko lan deialdia ireki da.
2025eko maiatzaren 15etik 25era egingo den Euskaraldiaren antolaketa dinamizatzeko langile bat behar da urrian hasi eta 2025eko ekainaren 15era arte.
Honako hauek izango dira bete beharreko oinarrizko lanak eta funtzioak: Euskaraldiaren lantaldeak dinamizatzea, komunikazio lanak egitea (sare sozialak, tokiko hedabideak…), Euskaraldiaren inguruan antolatzen diren ekintzak kudeatzea eta antolatzea eta Euskaraldiaren nazio mailako foroetan parte hartzea.
Deialdira aurkeztutako hautagaiek aukeraketa prozesu batean parte hartuko dute eta honakoak baloratuko dira: euskara maila egokia (C1 edo baliokidea), lantaldean lan egiteko eta lantaldeak dinamizatzeko gaitasuna, lanerako autonomia, ordutegi malgutasuna, Bergarako errealitate soziala, herrigintza eta eragileak ezagutzea eta IKT eta sare sozialen gutxieneko erabilera. Hauez gain, positiboki baloratuko da Bergarakoa izatea eta euskalgintzan esperientzia izatea.
Lanaldiari dagokionez, lau ordukoa izango da 2024ko urritik abendura eta sei ordukoa, aldiz, 2025eko urtarriletik ekainera.
Curriculuma jardun@topagunea.eus helbidera bidali beharko da, azken eguna irailak 22.
Informazio gehiago behar izanez gero, gerturatu Jardunen bulegora (Oxirondo azokako 1. solairua), idatzi jardun@topagunea.eus helbidera edo deitu 943763661 edo 605712469 telefono zenbakira.