EUSKARAZKO IRAKURZALETASUN ASTEA

KARTELA txikia 2015

EUSKARAZKO IRAKURZALETASUNAREN ASTEA
Ekainaren 29tik uztailaren 5era

HELBURUAK

Egitasmoaren helburu nagusia euskarazko irakurketa sustatzea da.
Honen bidez, euskararen erabilera gozagarria eta euskal literaturaren produkzioa bultzatuz.

HAURRENTZAT IPUIN KONTAKETA

Uztailaren 2an, osteguna, arratsaldeko 17:00etan Agorrosinen haurrentzat ipuin kontaketa.
ASTE GUZTIAN ZEHAR EUSKARAZKO LIBURUAK MERKEAGO EROS DITZAKEZU

FUNTZIONAMENDUA

Ekainaren 29tik uztailaren 5era Bergarako Elkar Megadendan euskarazko liburuak (haur, gazte zein helduen literatura) merkeago eros ditzakezu.

Aste honetan zehar, euskarazko literatur liburuak erosterakoan, liburu saltzaileak emandako erosketa txartela JARDUNeko bulegora ekarri eta deskontua abonatuko dizugu.
Helduen literatura: %50
Gazteen literatura: %30
Haur literatura: %15 * gehienez 2 liburu pertsonako
JARDUNen deskontuaren dirua jasotzeko epea: Uztailaren 10era arte.

Iruzkina uztera animatu!