EUSKARAZKO LIBURUEN TRUKE AZOKA abenduaren 1etik 18ra

liburuen-truke-azoka

HELBURUA:                                                            

  • Egitasmoaren helburu nagusia euskal irakurketa suspertzea da, liburuen berrerabilpena bultzatuz.

 

FUNTZIONAMENDUA:

Dagoeneko erabili ez eta egoera onean dauden euskarazko literatur liburuak JARDUNera (Kultur etxera) ekar daitezke eta ekarritako liburu bakoitzeko txartel bat emango da.

Ondoren, San Martin plazan egingo den azokan txartel bakoitza edozein liburugatik trukatu ahal izango da.

  • Azoka egunean ere aukera egongo da liburua eraman eta trukean beste bat hartzeko.

 

LIBURUEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK:

  • Egoera onean eta osorik egon behar dira.
  • Bildumak, kopurua edozein izanda ere, txartel bakar baten truke aldatuko dira.
  • Liburuak euskarazkoak izan behar dute (haur, gazte zein helduen liburuak).
  • Ez dira onartuko sexu bereizketarik edo indarkeriaren aldeko jarrerarik erakusten dituzten liburuak.
  • Ikas liburuak ez dira onartuko.

 

LIBURUEN BILKETA

 EGUNAK ORDUTEGIA LEKUA
Abenduaren 1etik 15era 9:00-13:00

15:00-19:00

Ostirala 18:00

Jardun

(Kultur etxea)

TRUKE AZOKA

EGUNA ORDUTEGIA LEKUA
Abenduak 18

Igandea

10:00 – 14:00 San Martin plazan

 

 

 

Iruzkina uztera animatu!