EUSKARAZKO LITERATUR LIBURUAK MERKEAGO EROSTEKO AUKERA

liburuak-merkeagotxikia

liburu-gomendagarriak-kopia

Abenduaren 12tik 17ra Bergarako Elkar Megadendan euskarazko liburuak (haur, gazte zein helduen literatura)  merkeago eros ditzakezu.

 

HELBURUAK:

 

  • Euskarazko irakurketa sustatzea.
  • Euskararen erabilera gozagarria eta euskal literaturaren produkzioa bultzatzea.

 

FUNTZIONAMENDUA:

 

Aste honetan zehar, euskarazko literatur liburuak erosterakoan, liburu saltzaileak emandako erosketa txartela JARDUNeko bulegora ekarri eta deskontua abonatuko dizugu.

Helduen literatura: %50

Gazteen literatura: %30

Haur literatura: %15        * gehienez 2 liburu pertsonako

 

JARDUNen deskontuaren dirua jasotzeko epea: abenduaren 23ra arte.

Iruzkina uztera animatu!