Domekan, abenduak 3, Euskararen Eguna. Auzolan digital txiki bat antolatu dugu. Helburua, makinei aginduak berbaz euskaraz eman ahal izatea. Horretarako Euskal Herri osoko milaka ahots behar dira. Egitekoa bera oso erraza da: webgune batean (www.gaitu.eus) sartu eta bertan agertuko diren esaldi labur batzuk irakurri eta grabatzea.